Jaiki Hadi elkartearen arabera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uribetxebarriaren inguruko txostena 'partziala' dela salatu dute

Jaiki Hadi elkartearen arabera, "gaixotasunaren jarraipena espetxean egotearekin bateraezina da".
Josu Uribetxebarriaren egoera salatzeko elkarretaratzea, Donostiako ospitalean.

i Hadi presoen prebentzio eta laguntzarako medikuen elkarteak Auzitegi Nazionalak Josu Uribetxebarriaren osasun egoeraren inguruan argitaratu duentxostena kritikatu du eta "partziala eta objektibotasun gabea" dela adierazi du. Gainera, "baldintzapeko askatasunarekin irizpideak manipulatzen" ari direla ohartarazi dute.

Bilbon egindako prentsaurrekoan, Iñaki Uruburuk eta Estibaliz Gorostiagak Uribetxebarriaren "gaixotasunaren jarraipena espetxean egotearekin bateraezina" dela esan dute. Ildo honetan, "egoera salatzeko toki guztietara joko" dutela adierazi dute.

Auzitegi Nazionalaren txostena "partziala eta objektibotasun gabea" dela argudiatu dute "trabak jartzeko asmo argi batekin egina".

Osasun saileko profesional batek gaixo dagoen 56 urteko lagun batek 11 hilabeteko bizi-itxaropena izatea epe luzea dela esatea "iraingarria" dela salatu du Jaiki Hadi elkarteak.

Baraualdi eguna

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak, Garbiñe Errekondo eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako foru diputatuek Herrira taldeak deitutako ekimenarekin bat egingo dute, eta baraualdia egingo dute Josu Uribetxebarriaren askapena eskatzeko  baraualdi egunarekin.

Halaber, Martin Garitano ahaldun nagusiak Donostia Ospitalaren aurrean igande honetan egingo duten elkarretaratzean parte hartuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X