Adierazpen polemikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CiUko senatari batek 'neofrankistatzat' jo du Wert

Joan Bagué CiUko senatariaren iritziz, Wertek Katalunia "kolonia gisa" hartzen du.
Kataluniari buruzko eztabaida Kongresuan.

Bagué CiUko senatariak "neofrankistatzat" jo du Wert Hezkuntza ministroa "Gobernuak ikasle katalanak espainiartu nahi dituela esan ostean. "Adierazpen onartezinak dira", esan du eta bere alderdiak datorren bilkuran Werti honen inguruan galdetuko diola iragarri du.

Senatuan, Valle de los Caidosen inguruko mozioaren eztabaidan hitz egin du. "Francoz hitz egin behar dudala aprobetxatuta" esanez hasi du bere kritika. "Wert ministroaren adierazpenak gaitzetsi nahi ditut, jarrera frankista da eta gerra osteko ukitu nazional katolizista du", gaineratu du.

Bestalde, Pere Navarro Generalitateko presidentetzarako PSCko hautagaiak ere Hezkuntza ministroaren adierazpenak "erokeria" direla esan du.

"Werten hitzek PPk Espainia bateratu eta zentralizatua nahi duela erakusten dute", adierazi du, eta hori Kataluniako sozialisten proiektutik at dagoela esan du.

Joan Herrera ICV alderdiko idazkari orokorra ere polemikaz mintzatu da. "Beste aro batzuetako hitzak dira. Astakeria da", esan du eta ildo honetan, adierazpenak hezkuntzaren murrizketen inguruko eztabaida ekiditeko egin dituela uste du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X