Diadako irudien kanpaina erretiratzeko agindu diote Generalitateari
Hauteskunde-Batzordeak Generalitateari, azaroaren 25eko hauteskundeetara begira, bere kanpaina osatzen duten bideoak eta irratiko iragarki laburrak kentzea eskatu dio; Diadako manifestazio jendetsua agertzen da horietan.
PSC, PPC, ICV-EUiA eta Ciutadans alderdiek helegitea aurkeztu zuten Probintziako Hauteskunde-Batzordean, Kataluniako Gobernuak era alderdikoian kanpaina CiUk babestutako manifestazioarekin lotzen zuela ikusita, eta, ondorioz, horrek "nazionalisten botoa piztu dezake".
Bartzelonako Hauteskunde-Batzordeak Hauteskunde Batzorde Nagusiari pasatu zion gaia, eta, azken horren arabera, Generalitatearen kanpainako bideoak eta irratiko iragarki laburrak ez ditu legediak babesten, JECen ebazpanean oinarrituta.
Ondorioz, Kataluniako Generalitateak "berehala kendu beharko ditu bideoak eta iragarkiak", txosten berreslea hastea bidean jarri gabe.
JECren arabera, hauteskunde epeetan herritarrei hauteskundeei edo erreferendumei, botoa emateko prozedurari eta korreoz bozkatzeko izapideei buruz informazioa emateko bakarrik balio izan behar dute. Kanpaina horiek "inolaz ere ezin dute botoa emateko aukera, zuzenean edo zeharka, iradoki".
Kataluniak Gobernuak azaroaren 25eko hauteskundeetan parte hartzea sustatzeko kanpainaren kostua 271.000 eurokoa dela aurreikusi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri