2013ko aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barcinak PSNrekin adostu nahi ditu Nafarroako aurrekontuak

Hala, itunei eutsi ahal izateko ''goi mailako politika'' egitea eskatu die sozialistei. ''Inor baztertu gabe'' negoziatuko duela esan du PSNk.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Nafarroako sozialistek ezetz esan diote UPNren aurrekontu-proiektuari

2013ko Nafarroako aurrekontuak onartu ahal izateko PSNrekin akordioa egin nahi du Yolanda Barcinak, eta, ildo horretan, sozialistek ''goi mailako politika'' egitea espero duela esan du Nafarroako presidenteak.

Bi alderdiek 2012an adostutako aurrekontuekin alderatuta, datorren urteko kontuetan ''arlo askotan zenbateko berdinak'' bideratuko dituztela azaldu du Barcinak.

UPNrentzat nahikoa litzateke PSNren abstentzioa aurrekontuak aurrera ateratzeko, baina Barcinak sozialistek akordio onartzea espero duela aitortu du. Hala ere, Nafarroako presidenteak ez du aurreratu sozialistekin akordiorik lortu ezean zer gertatuko litzatekeen.

PSNk ez du inor baztertuko

Nafarroako sozialistek, bestalde, alderdi guztiekin negoziatzeko asmoa dutela aurreratu dute, ''inor baztertu gabe''.

Sozialistek ohar batean jakitera eman dutenez, proposamena ''izapide'' bat baino ez da UPNrentzat, ''egun duten gutxiengoak bultzatuta''.

''Nafarroako herritarrei eragiten dizkieten arazoak denon arazoak dira, eta denon artean bilatu behar dugu irtenbidea'', esan dute sozialistek. ''Nafarroan bazterketarik gabeko aro berria ireki da'', gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X