Funtzionarioei egindako mehatxuak arbuiatu ditu Eusko Jaurlaritzak
o Jaurlaritzaren ustez, Gobernu zentraleko zenbait arduradunek funtzionarioei mehatxuak egitea epaitegietan eta auzi politikoan euren alde egiteko ezin gaitzesgarriagoa da, Jaurlaritzak ohar baten bidez adierazi duenez.
Gainera, Jaurlaritzak "arduratsu eta koherentziaz jokatu du langile publikoen aparteko soldataren inguruan. Uztailean, 20/2012 Errege Dekreturen kontrako errekurtso prozesua abiatu zuen, Autonomia Erkidegoaren eskumenak urratzeagatik eta oinarrizko legediaren gehiegizko interpretazio bat egiteagatik, eta horregatik indarrean dagoen lege bat aplikatzea erabaki du, esaterako 2012rako Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuen Legea, gure zerbitzu juridikoen txosten bati jarraituta", gaineratu du.
Patxi Lopezen Gobernuaren esanetan, "PPren Gobernua erabaki honekin ados ez badago, erabaki ona izango da Konstituzionalera joatea auzi honetan erabaki dezan".
Hala ere, ohartarazi duenez, Konstituzionalera joanez gero, "gehiegikeria bat izango litzateke, funtzionarioei mehatxuak eginez, euren tesiak onartzea inposatuko balute".
Jaurlaritzaren arabera, "legeari jarraituz hartu du erabakia bere eskumenak erabilita. Beste erakunde batzuek bide bihurgunetsu batzuk hartzea erabaki dute 20/2012 Errege Dekretua ez betetzeko"."PPren Gobernuaren asmoa izango al da Zigor Kodea Gabonetako aparteko sariaren debekua, uztailekoa aurreratuta, ekidingo duten beste erakundeetako arduraduren eta funtzionarioen kontra erabiltzea? Nafarroan, Extremaduran eta Bizkaian iragarritako neurriak aplikatzea prebarikazioa eta legea urratzea dela esango al du?", galdegin du oharrean.
Gobernuak eskumen-gatazka aurkeztuko du
Mariano Rajoyren Gobernuak eskumen-gatazka aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak ordaindu nahi duen Gabonetako ordainsaria dela-eta, Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak iragarri duenez. Estatuko Kontseiluari 3 eguneko epean txostena egitea eskatuko dio Gobernuak, eta, jarraian, Konstituzionalean aurkeztuko dute. Auzitegiak helegitea onartzen baldin badu, Gabonetako ordainsariaren ordainketa 5 hilabetez atzeratu liteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.
Jean-Rene Etchegaray izan da garaile Baionan, bigarren itzuliaren zain
Etchegaray zentrista bigarren itzulira iritsi da, Jean-Claude Iriart hautagai abertzalearekin, Henri Etcheto sozialistarekin eta, lehen aldiz, eskuin muturreko hautagai batekin, Pascal Lesellierrekin. Hain zuzen ere, ultraeskuinak bere emaitzak bikoiztea lortu du sei urtean, aurreko hauteskundeetatik.