Murrizketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zein funtzionario geratuko da Euskadin Gabonetako ordainsaririk gabe?

Bizkaiko eta Arabako aldundiek dagoeneko iragarri dute ez dutela Gabonetan ordainsaria ordainduko. Gipuzkoak ordaindu nahi du, baina, oraingoz, ez du formula aurkitu.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ordainsaria: Dekretu bera baina erantzun desberdinak Aldundien artean

o Jaurlaritzako eta Eusko Legebiltzarreko funtzionariek Gabonetako ordainsaria jasoko dute datorren hilean. Guztira 67.000 langile inguru dira. Baina, zer gertatutako da Euskadiko gainontzeko funtzionariekin?

Gainontzeko funtzionario horietatik gehienek (8.600 inguru) foru aldundietan eta hiriburuetako udaletan egiten dute lan.

Dagoeneko Bizkaiko eta Arabako aldundiek iragarri dute ez dutela Gabonetan ordainsaria ordainduko (Bizkaiko Foru Aldundian 4.800 langile daude, eta Arabakoan, berriz, 2.000 bat). Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainsaria eman nahi die bere 1.800 langileei, baina, oraingoz, ez du formula aurkitu.

Udalak

Euskadiko hiriburuetako udaletan ere ez dute Gabonetako ordainsaria jasoko, baina egoerari aurre egiteko beste irtenbide batzuk bilatu dituzte.

Bilboko eta Donostiako udaletan, adibidez, 2013ko udako ordainsaria aurreratzea erabaki dute. Gasteizko Udalean ere aukera hori eman diete langileei.

Estatuko administrazioarentzat lan egiten duten Euskadiko funtzionarioek, noski, ez dute Gabonetako ordainsaria jasoko.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X