Albiste da
Gobernu-Kontseilua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Miren Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendari berria

Emakumearen zuzendari berria Gizarte Graduatuan diplomatua da EHUtik, baita Berdintasuneko Agente masterduna Valentziako Unibertsitatetik.
Eusko Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzak Miren Izaskun Landaida Emakundeko zuzendari berria izendatu du, ohar batean jakitera eman duenez.

Emakumearen zuzendari berria Gizarte Graduatuan diplomatua da EHUtik, baita Berdintasuneko Agente masterduna Valentziako Unibertsitatetik.

Administrazio lanak egin ditu Bizkaiko hainbat enpresa ertain eta txikitan eta egitasmoak landu eta abiarazi ditu LANDA XXI Landa Eremuko Emakumeen eta Familien Elkartean. Halaber, 2007tik Ugaoko alkatea da Bizkaian.

Eusko Jaurlaritzak egin dituen izendapenak honako hauek izan dira:

-Monica Hernando Porres, Giza Eskubideen zuzendaria

-Maria Iciar Armentia Alvarez, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria

-Maria Mercedes Garmendia Bereciartu, Turismoko zuzendaria

-Izaskun Urien Azpitarte, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia

-Rodrigo Gartzia Azurmendi, Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria

-Iñigo Ansola Kareaga, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X