Bakea eta Bizikidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jonan Fernandezen esku utzi du Urkulluk Bakerako Idazkaritza berria

Lehendakariak Bake eta Bizikidetza Idazkaritza berria aurkeztu du. Monica Hernando izango da Giza Eskubideen zuzendaria, eta Txema Urkijo biktimen aholkularia.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Lehendakariak Bake eta Bizikidetza Idazkaritza berria aurkeztu du

Iñigo Urkullu lehendakariak Bake eta Bizikidetza Idazkaritza berria aurkeztu du, eta Jonan Fernandez Baketik fundazioko zuzendaria izango da bertan idazkari nagusia. Monica Hernandoren esku (Unesco Etxea) egongo da Giza Eskubideen zuzendaritza, eta Txema Urkijo ''biktima guztien'' aholkulari eta koordinatzailea izango da.

Lehendakariak azaldu duenez, idazkaritza orokor bakarra izango da, Lehendakaritzaren menpe, eta memoriaren, biktimen eta giza eskubideen inguruko politika guztiak biltzea izango du helburu. ''Aurretik zeuden azpiegiturak murrizten ari gara'', gaineratu du.

''Iraganaren berrikusketa kritikoa'' egiteaz gain, bakea eta elkarbizitza sendotzea ere bilatuko du idazkaritza berriak. ''Hiru pertsona eta lantalde bat aurkeztu nahi ditut: Lantaldea behar dugu eta talde lana egin behar dugu'', gaineratu du lehendakariak.

Bakegintza eta elkarbizitza arloetan ''ahalik eta adostasun handiena'' lortzea izango du idazkaritzak helburu, eta hiru ardatz aipatu ditu lehendakariak: ''Atzera begira, gertatutakoa ez ahaztea; orainari begira, betiko bakea lantzea; eta, etorkizunari begira, bizikidetzaren kultura indartzea''.

Horretarako, adostasun instituzional eta politikoaz gain, gizartearen adostasuna ere beharrezkoa izango dela uste du lehendakariak.

Kritikak

Lehendakariak ez ditu Jonan Fernandezen izendapen dela-eta PP eta UPyD alderdiek eta AVT biktimen elkarteak egindako kritikak baloratu nahi izan, eta Fernandez, Hernando eta Urkijo idazkaritzarako pertsona ''egokiak'' direla defendatu du Urkulluk. Halaber, hirurak EAJko kide ez direla gogoratu du lehendakariak. ''Ez naiz kritiketan fijatuko. Etorkizunera begiratu nahi dut, ilusioz eta esperantzaz'', esan du.

Memoriaren Institutua

Bestalde, Urkulluk gaur baieztatu duenez, idazkaritza berriaren esku egongo da Memoriaren Institutua definitzeko eta sortzeko lana. Halaber, Bakerako eta Elkarbizitzarako Plana garatzen joango direla baieztatu du.

''Erabateko konfiantza etorkizunean''

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako bakegintza taldeko buru berriak ''etorkizunean erabateko konfiantza'' duela esan du. Proiektu berriak ''euskarri sendoak eta lantalde ona'' dituela uste du, Baketik blogean idatzitako sarrera batean azaldu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X