PPko zinegotziak behin betiko emango du baja, aldi baterako ezin badu
David Pasarin Gegunde PPk Galdakaon duen zinegotziak behin betiko emango du baja Alderdi Popularrean, baja aldi baterako eman ezin badu. Hala argitu du zinegotziak berak, popularrek bertan jarraituko duela jakitera eman ondoren.
Izan ere, Galdakaoko PPko zinegotziak Alderdi Popularrean baja emango ez zuela iragarri du arratsaldean PPk, ohar batean. Idatzi horren arabera, Bizkaiko zuzendaritzarekin bilera egin ondoren, akordio batera heldu dira.
Galdakaoko zinegotziak, hala ere, baja emateko asmoari eusten diola iragarri du Twitterren, PPk oharra kaleratu ondoren. Zinegotziak argitu duenez, PPren estatutuek aldi baterako baja ematea jasotzen ez dutela jakinarazi diote. ''Behin-behineko baja hartzeko formularik ez badago, aukera bakarra izango dut: behin betiko baja hartzea'', esan du zinegotziak.
Barcenas auzia dela-eta, Alderdi Popularrean baja emateko asmoa iragarri zuen joan den ostiralean Pasarin Gegunde zinegotziak.
Astelehen honetan bilera egin du Bilbon Anton Damborenea Bizkaiko PPren presidentearekin eta Nerea Llanos idazkariarekin. PPk kaleratutako informazioaren arabera, batzar horretan akordio bat lortu dute, eta, horren ondorioz, David Pasarinek alderdian eta Galdakaoko bozeramaile gisa jarraituko du, oraingoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri