Buesaren alaba:'Ezker abertzaleak ez du indarkeria benetan errefusatu'
Sara Buesa Fernando Buesa buru sozialistaren alabaren ustez, ezker abertzalea indarkeriatik bereiztea "ez da benetako ekintza izan, legeztatzea lortzeko kalkulu politikoa baizik".
Sara Buesak hitz horiek esan ditu Gasteizen, Artium museoan, ostiral honetan bere aita ETAk hil zuela hiru urte egiten dituenean. Jorge Diez Elorza haren eskola ere hil zuten.
"Ezker abertzalearen hitzaldian aldaketa nabarmen batek egon behar" duela nabarmendu du. Laura Mintegi EH Bilduko legebiltzarkidea asteazken honetan joango da lehen aldiz Eusko Legebiltzarrak Fernando Buesa eta Jorge Diez gogoratzeko antolatu duen ekitaldira.
Halere, Sara Buesak ETA desegin ez dela ikusi du eta autokritikarik izan ez dela "indarkeria terrorista legitimotzat hartzen duen sektore sozialaren eta politikoaren aldetik".
"Horietako askotan indarkeriarekin konplizitatea eta jarrera harroputzak ikusi ditut, damutik oso urrun daudenak", esan du.
"Badira autokritika hori lehenago edo beranduago egingo dutela diotenak, edota barneko mailan egiten ari direla diotenak. Egin zutena gaizki dagoela publikoki esatea eskatu behar zaie, ez eurengatik, ez biktimengatik, gizarte osoagatik baizik", nabarmendu du.
Sara Buelsak biktimen fundazioek egiten duten lana defendatu du, besteak beste, Fernando Buesarenak egiten duena, memoria kolektiboa babesteagatik, botere publikoek eta erakundeek hartu behar duten lana.
Zure interesekoa izan daiteke
Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek
Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.
Ernaik kartelez bete du "El Correo" egunkariaren Bilboko egoitzako atea
Sare sozialetan bideo batean hartu dute astelehen gaueko ekintza bere gain.
Onartu dira Nafarroako 2026ko aurrekontuak, bazkideen babesarekin eta UPN, PPN eta Voxen kontrako botoekin
2026rako aurrekontuak 6.471 milioi eurokoak dira, iazkoak baino % 4,8 gehiago, eta Nafarroan inoizko aurrkontu altuenak. Azken asteotan 19,1 milioi euroko balioa duten 368 zuzenketa gehitu zaizkio Gobernuaren proposamenari, guztiak ere Gobernu-bazkideen alderdiek (PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin) eta EH Bilduk proposatutakoak.
Gogorak Txomin Letamendi EAJko militantea omendu du
Ondarroan eta Bilbon egingo dituzte omenaldiak, abenduaren 19an eta 22an, haren ohorea eta duintasunaren alde.
Eztabaida sutsua piztu da EH Bildu eta PPren artean ararteko berria aukeratzeko unean
"Jakin ezazue lehenago edo beranduago indar politiko gisa akabatuko zaituztela", ohartarazi dio De Andresek (PP) koalizio subiranistari. Otxandianok aurreratu du "neurri politikoak eta legalak" aztertuko dituztela haren aurka.
Mancisidor ararteko berria, euskaraz: "Guztion arartekoa izan nahi dut"
Mikel Mancisidor legelaria ararteko izendatu du Eusko Legebiltzarrak, EAJren, PSE-EEren eta PPren botoekin. Izendapenaren aurretik, PPk eta EH Bilduk akusazioak bota dizkiete elkarri, eta koalizioak kritikatu du Mancisidorrek ez duela "euskara maila egokia", eta zalantzan jarri du PPk hautagaitza babestu izana.
Melgosak egiturazko plan bat eskatu dio Sanchezi, populismoaren aurrean migrazioaren erronkari heltzeko
Ongizate sailburuak ohartarazi du diskurtso populistak arriskutsuak direla, are gehiago integrazioan oinarritutako estrategia komun, ordenatu bat bultzatzen ez bada.
Osakidetza hobetzeko proposamenei "oztoporik ez" jartzeko eskatu dio Pradalesek Osasun Ministerioari
Imanol Pradales lehendakariak Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioari eskatu dio Eusko Jaurlaritza Osakidetzaren egoera hobetzeko egiten ari den proposamenak "entzuteko", eta, "gutxienez, oztoporik ez jartzeko". "Osasun Ministerioari exijitu nahi diot entzun dezala, eta egiten utz dezala", esan du.
Podemos prest dago Sumarrekin, IUrekin eta EH Bilduren aliantzak egiteko, Kongresuan hala erabakitzen badute
Gainera, Richar Vaquero Podemos Euskadiren koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, "aurrera egingo dute" Gasteizko aurrekontuarekin, EAJrekin eta PSE-EErekin negoziatzen ari diren bitartean proposamen "interesgarriak" egiten bazaizkie.
Donostiako Udaltzaingoa taser pistolak erabiltzen hasiko da 2026an
Udaltzaingoak bost taser pistola izango ditu guztira, bat txanda bakoitzeko, eta bost agente gailu horiek erabiltzeko prestakuntza jasotzen ari dira.