Polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Feijook narkotrafikatzailearen argazkiak azalduko ditu Parlamentuan

Galiziako presidenteak agerraldia egingo du Parlamentuan, Marcial Dorado droga-trafikatzailearekin agertzen den argazkiei buruzko azalpenak emateko.
Alberto Nuñez Feijoo Marcial Dorado narkotrafikatzailearekin. Argazkia: El Pais

Alberto Nuñez Feijoo Xuntako presidenteak agerraldia egingo du datorren astean Galiziako Parlamentuan, 90eko hamarkadan Marcial Dorado narkotrafikatzailearekin agertzen den argazkiei buruzko azalpenak emateko.

Atzo prentsaurrekoa eskaini zuen Nuñez Feijook El Paisek argitaratutako argazkiek piztutako polemika dela eta. Alabaina, oposizioko talde guztiek Parlamentura jotzeko eskatu diote eta gaur bozeramaileen mahaiak aho batez hartu du erabakia.

Francisco Jorquera BNGren bozeramaileak azaldu duenez, agerraldi hori egiteko PPk baldintza bat jarri du: kontrol-saioan galderarik ez egitea. Oposizioko taldeek baldintza hori onartu dute, "Feijook agerraldiari uko egiteko inolako aitzakiarik izan ez dezan", zehaztu du Jorquerak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X