Euskal aurrekontuak 2013
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk Aurrekontuak negoziatuko ditu, baina osoko zuzenketa baztertu gabe

PPren ordezkariak Ricardo Gatzagaetxeberria Ogasun sailburuarekin bilduko dira datorren astean, baina bitartean osoko zuzenketa prestatuko dute.
Anton Damborenean PPren Bizkaiko buru eta ekonomia alorreko bozeramailea. Argazkia: EiTB

PP Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuarekin bilduko da datorren astean 2013ko Aurrekontuak negoziatzeko; baina, bitartean, osoko zuzenketa prestatuko du, oraindik kontuen kontra ez bozkatzeko arrazoirik ikusten ez duelako.

Anton Damborenean PPren Bizkaiko buru eta ekonomia alorreko bozeramaileak Bilbon emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du Aurrekontuak onartzeko babesa lortzeko "benetako asmoa", eta "badirudi oso eroso" dagoela 2012koak luzatzeko aurreikuspenarekin.

Danborenearen esanetan, EAJk aurkeztutako proiektua ez da errealista diru-sarrerei eta gastuari dagokienez; izan ere, lehenengo kasuan, behera egin dute lehenengo bi hilabeteetan eta, bigarren kasuan, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta emateko diru-laguntzak handitu egingo dira.

Gainera, ekonomia eta enplegua sustatzeko eta administrazioa murrizteko neurririk ez dagoela salatu du. Era berean, "sasienbaxadei" eta Iparraldeko ikastolen laguntzei eusten diela kritikatu du.

"Aurrekontu hau ez da gurea eta ez dugu gogoko", azpimarratu du PPren bozeramaileak, PPren babesa lortzeko EAJk eta Jaurlaritzak proposamenik ez dietela egin jakinarazi aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X