Krisi politikoa Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zentsura mozioa aurkeztea aurreikusten ez dutela ziurtatu du PSNk

Halaber, Yolanda Barcinarik gabeko UPNrekin koalizio gobernu berria eratzea aztertu izana ukatu du PSNko bozeramaileak.
Roberto Jimenez (PSN) eta Yolanda Barcina. Argazkia: Efe

Juan Jose Lizarbe PSNko bozeramaileak ukatu egin du sozialistak zentsura mozioa aurkeztea aurreikusten egon izana, nahiz eta Nafarroarentzat "onena Yolanda Barcina presidenteak karguari uko egitea litzatekeen", horren iritziz.

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordearen eta Mahaiaren bileraren ostean esan du "pertsonaia ezagututa" zentsura-mozioaz hitz egiten egoteak ez duela balio "egin behar duena egiteko, hau da, joateko".

Diario de Noticias egunkarian azaldu den informazioari aipamen eginez, ez PSNk ezta PSOEk ere, ez dutela aukera hori aurreikusten esan du; izan ere, egunkari horren arabera, Bilduk eta NaBaik aurkeztutako zentsura mozioa baztertu ostean, euren zentsura mozio propioa aurkeztea aurreikusten ari ziren Nafarroako sozialistak.

Joan den asteazkenean Roberto Jimenez PSNko idazkari orokorrak Alfredo Perez Rubalcabarekin eta Elena Valencianorekin izandako bileran egon ez zela zehaztu du Lizarbek, baina aukera hori aurreikusten ez dutela berretsi du.

Yolanda Barcina Nafarroako Kutxaren auzian inputatuko balute, "egoera jasanezina" izango litzatekeela esan du PSNren bozeramaileak. Azkenik, ukatu egin du Barcinarik gabeko UPNrekin koalizio gobernu bat egitea pentsatzen aritzea.

Oposizioa zentsura-mozio baten gainean ados jartzeko gai ez dela esanez UPNtik egin diren baieztapenen aurrean, "ez diezagutela ideiarik eman, akordio bat bi egunetan ados dezakegu eta", esan du erregionalistei zuzenduta.

Barcinaren "ezgaitasun politikoa" agerian geratu da, Lizarberen iritziz, eta "Nafarroako Foru Erkidegoan ezegonkortasunerako gai bilakatu da", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X