Bigarren gaua igaro dute Ondarroako Zumardian Urtza Alkorta babestuz
Ondarroan osatutako "herri harresiko" sustatzaileek bigarren gaua igaro dute Zumardian. Bertan daudenen esanetan, "igandeko eta asteleheneko gauak arriskutsuak izan daitezke", eta, hori dela eta, bertaratzeko deia egin diete herritarrei.
Asmoa Ertzaintza Alkorta atxilotzera joaten den unera arte bertan egotea dela esan dute eta "ekimen baketsua" dela azpimarratu dute. Ertzaintza heltzen denean polizia-etxera eramateko eskakizuna egitea gomendatu diete ekintzaile guztiei megafoniatik, identifikazioen bidez zigortuaren atxiloketa gehiago atzeratzeko.
Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak atzo Radio Euskadin esan zuenez, operatiboki aproposa den unean atxilotuko du Ertzaintzak Urtza Alkorta gaztea.
Alkortari 5 urteko kartzela zigorra ezarri zioten ETAko talde bati laguntzea leporatuta; zigorraren erdia bete zuen eta ondoren epai irmoa izan bitartean baldintzapeko askatasuna eman zioten; orain, Auzitegi Gorenak zigorra berretsi du eta atxilotu eta kartzelaratzeko agindua eman du. Geroztik, Ertzaintza bitan saiatu da hura atxilotzen.
Astearte gauean, Ertzaintza Alkortaren gurasoen etxera joan zen gaztea atxilotzera, baina ez zegoen bertan. Asteazkenean berriro joan ziren, etxean sartzeko epaileak emandako baimenarekin, baina orduan ere, Alkorta ez zegoen etxean.
EH Bilduk Ondarroara joateko deia egin zuen ostegunean, Alkortaren atxiloketa oztopatzeko helburuarekin.
Gorenaren arabera, Alkortak ETAko talde bati "posta, informazio eta konpainia" lanetan lagundu zion. Horretarako 2008ko urtarrilean Frantziara joan zen trebatzeko.
Bigarren eguna
Ondarroako kaleetan barrena mila bat lagunek egin zuten manifestazioa atzo arratsaldean Alkorta atxilotu ez dezaten eskatzeko.
Manifestazioak Zumardian bukatu zen, eta Urtza Alkortak berak hitz egin zuen. Konponbiderako garaia dela eta kartzelak hustu egin behar direla ohartarazi zuen Alkortak. Halaber, eskerrak eman nahi izan zizkien bere atxiloketa ekiditeko giza harresia osatzen ari diren pertsona guztiei.
Oier Lertxundi herri harresiko kideak atzo Euskadi Irratian esan duenez, "ETAk borroka armatua utzita, ez du zentzurik jarrera horrekin jarraitzeak", eta "modu baketsuetatik, desobedientziaren aldeko apustua" egin dute.
Herri harresia
Ostiral eguerdian Alkortak plazako eskailerak jaitsi zituen ukabila goian zuela, EH Bilduk egindako deialdia babestu duten lagunek pasilloa egiten zioten bitartean.

Ondarroako elkarretaratzea. EFE
Gaztea plazaren erdian eseri zen, Maribi Ugarteburu legebiltzarkidea eta Iker Rodrigo Bizkaiko Sorturen buruzagia alboan zituela. Duela gutxi Rodrigo atxilotu zuten, Xabier Lopez Peñaren "Thierry" gorpuari Loiuko aireportuan egindako harrera antolatzeagatik.
Inguruan 200 bat pertsona bildu ziren espazioak betez, Alkortaren atxiloketa eragozteko.

Ondarroako elkarretaratzea. EFE
Ekintzako parte-hartzaileek manifestaldia egin zuten ostiral arratsaldeko azken orduetan Ondarroako kaleetan, "kartzela hustutzeko garaia" lelopean.
250 lagun inguruk igaro zuten lehen gaua Ondarroako Zumardian, Urtza Alkorta herritarrari elkartasuna adierazteko gunean, eta giza hesia osatu dute haren atxiloketa saihesteko.
Askegunea
Aurreko apirilaren 19an mila pertsona inguruk babesa eman zieten Segiko kide izateagatik zigortutako sei kideri, Donostiako Boulevarren, Aske Gunean.
Azkenik, Ertzaintzak, bertan 'herri harresia' osatu zutenak banan-banan kendu eta zigortutakoak atxilotu zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
GKSk milaka gazte mobilizatu ditu Bilbon eta Iruñean, "faxismoaren aurka"
"Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka" lelopean manifestazio jendetsuak egin dira bi hiriburuetan. Dozenaka bandera gorri eraman dituzte bertaratuek eta faxismoaren zein inperialismoaren kontrako oihuak bota dituzte.
EAJk liskarretik at dagoen euskal politika defendatu du, Anduezak Pasaiako Portuari buruz egindako adierazpenen ostean
Datozen hauteskundeen atarian PSE-EE urduri egon daitekeela uste du Joseba Diez Antxustegik, EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, eta azpimarratu du jeltzaleek ez dutela liskar politikotik sustatuko euskal politikan.
EAJk eta EH Bilduk ikuspuntu kontrajarriak dituzte iraungitako txertoen inguruan
Zer gertatu den eta zer egin behar den argitu ostean kaltetuekin hitz egin dutela esan du Joseba Diez Antxustegik, Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak. EH Bilduk horren berri jakitera eman izan ez balu, paziente horiek berriro txertatuko ote lituzketen galdetu du Arkaitz Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkideak.
Zaldibar Argitu plataformak auziaren mamia ikertzeko eskatu eta hortik "desbideratzeko ahaleginak" salatu ditu
Arantza Baigorri EH Bilduren Zaldibarko alkate ohia ikerketapean dagoela jakin ostean, oharra atera du herritarren plataformak. Horren ustez, alkate izandakoak edo horren alderdiak azalpenak eman beharko dituzte, baina lehentasuna da luizia eta bi langileren heriotza eragin zuten faktoreak ikertzea.
Andueza: "EAJk Pasaiako portua elitetik atera eta mailaz jaitsi nahi du"
PSE-EEko idazkari nagusiak uste du portuen eta aireportuen titulartasuna Estatuarena dela, baita Gizarte Segurantza ere. Anduezak azpimarratu du "eragin negatiboa" izango lukeela Pasaiako portuak interes orokorreko portutzat izateari uzteak.
EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak
Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.
Sumarrek irmo gaitzetsi du Bizkaiko lau eskola publiko fusionatzeko Hezkuntza sailak hartutako erabakia
Alba Garcia Euskadiko Sumarren buruak esan du Jaurlaritza demografiaren beherakadaren aitzakia ari dela erabiltzen zentro publikoak ixteko.
GKSko bi kide Iruñeko Erorien Monumentutik zintzilikatu dira eta eraisteko eskatu dute
GKSk ohar batean azaldu duenez, "Erorien Monumentua frankismoan hainbeste langile hil zituzten faxistak omentzeko eraiki zuten". "Horregatik, eraistea defendatzen dugu", adierazi dute.
Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"
Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen".
'Herritu' ekimena aurkeztu die Gure Eskuk gizarte eragileei
Euskal komunitatea sendotzeko beste jauzi bat emateko sortu zen udazkenean 'Herritu' dinamika, eta atxikimendu gehiago eskuratzeko lanean jarraitzen du Gure Eskuk. Gaur Euskal Herriko hainbat gizarte eragileren aurrean egin dute aurkezpena, Bilbon. "Norberaren euskal herritartasuna adierazteko tresna bat da eta euskal komunitatea trinkotzea du helburu", esan du Gure Eskuk.