Auzitegi Nazionalean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Facebooken ETAri Zarzuelaren aurka egitea eskatzeagatik epaituko dute

Gaur hasi da Auzitegi Nazionalean Interneteko erabiltzaile baten kontrako epaiketa, Facebooken bidez ETAri Zarzuela Jauregian bonba bat jartzea eskatzeagatik.

Auzitegi Nazionalean Facebook sare sozialaren bitartez ETAri Zarzuela Jauregian 100 kiloko bonba bat jartzea eskatu zuen gizonezko baten aurkako epaiketa hasi da gaur. Interneteko erabiltzaile horri, halaber, hainbat alditan Errege-familia iraintzea leporatzen diote.

Terrorismoaren goraipamena egotzita, urtebeteko espetxe-zigorra eskatu du akusatuarentzat Fernando Burgos fiskalak. Horren esanetan, gizonezkoak zabaldutako mezuak "ETA erakunde terroristaren eta indarkeria terroristaren goraipamena dakar".

2012ko urtarrilaren 3an eta 4ean akusatuak honako mezua idatzi zuen Facebooken: "Nahiago nuke ETAk bonba gehiago jarriko balitu, ergel halakoak, gora ETA eta terrorismoa". Halaber, "lapur"tzat eta "astapotro"tzat jo zituen Errege-familia. Gainera, eztandak ikusgai ziren erregearen eta horren senitarkoren argazkiak ere jarri zituen sare sozial horretan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X