Beltran de Herediak Alkortaren atxiloketa negoziatu izana ukatu du
Estefanía Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak Urtza Alkortaren atxiloketa Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailearekin negoziatu izana ukatu du. Beltran de Herediak adierazi duenez, Mintegiri telefonoz deitu zion atxiloketa egitera zihoazela esateko eta une horretan zubian zegoen jende pilaketaren arriskuaz ohartarazteko. Hilaren 15ean atxilotu zuten Alkorta, Auzitegi Gorenak ETAren talde bati laguntzea egotzita bost urteko espetxe zigorra ezarri ostean.
"Ez diot neure buruari ezer aurpegiratu behar, egun horretan hitz egin nuen eta mila bider hitz egingo nuke", esan du.
Beltran de Herediak joan den maiatzaren 15ean Mintegirekin izandako telefono elkarrizketaren inguruko azalpenak eman ditu Eusko Legebiltzarrean, PSE-EEren eta UpyDren hainbat galderei erantzunez.
Mintegik "bitartekari lanak" egin nahi zituen
Laura Mintegi EH Bilduren bozeramaileak ere hartu du hitza, Legebiltzarraren presidenteari baimena eskatu ostean, eta Ondarroara "bitartekari lanak" egitera joan zela azaldu du.
Mintegiren esanetan, ez zen joan "Ertzaintzari zer egin behar zuen esatera", baizik eta gertatzen zena "gertutik ikustera" eta protestarien eta Ertzaintzaren artean "bitartekari lanak" egitera.
Urkullu: "Indarkeria ekintzengatik kondenatutakoak ez dira preso politikoak"
Iñigo Urkullu lehendakariak, ETAko presoen harira, indarkeria ekintzekin giza eskubideak urratzeagatik kondenatuta dauden pertsonak ezin direla "preso politikotzat" jo esan du.
Urkulluk Eusko Legebiltzarrean egin ditu adierazpen horiek, Txarli Prieto legebiltzarkide sozialistak egindako galdera bati erantzunez. Prietok "preso politikoen" terminoaren inguruan bere jarrera zein den argitzeko eskatu dio lehendakariari.
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Agirre, Getxoko alkatea: "Ez dut dimitituko oposizioak eskatzen duelako"
Getxoko osoko bilkuran PPk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek alkatearen dimisioa eskatzen duten hiru mozio eztabaidatzen ari diren honetan, karguan jarraituko duela nabarmendu du Agirrek.
Mendoza: "Gipuzkoako egoitzetan 5.500 plaza daude, eta gehiago sortzera goaz; inguruko baldintzarik onenak ditugu"
Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak Egun On Euskadi ETB1eko saioan esan du Gipuzkoako egoitzen aferan laguntzen ari dela Aldundia. Oreka bilatu behar dela adierazi du, eta azpimarratu du erakundearen kezka nagusia egoiliarrak ondo zainduta egotea dela.
Otegik Zaldibarko alkate ohia babestu du: "Teknikari guzti-guztiek ontzat emandako plan bat sinatu besterik ez zuen egin"
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Radio Euskadin azpimarratu duenez, EH Bilduk "ustelekeria kasurik gabeko" alderdia izaten jarraitzen du, "Zaldibarko zabortegiaren kasua" ez da eta "ustelkeria kasu bat". Ziurtatu duenez, Arantza Baigorri herriko alkate ohiak "ez zuen inolako interes pertsonalik" Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren inguruan zabortegiko lurrei dagokienez.
Txertoekin gertatutakoa sakon ikertzea eskatu du PPk
Laura Garrido PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen iritzian, Alberto Martinez Osasun sailburuak iraungitako txertoen inguruan emandako azalpenak ez dira nahikoa. Gertatukoa sakon ikertzea eskatu du, eta hartu beharreko ardurak hartzea.
Espainiako Gobernuak indultu eskaera bat tramitatu du Estatuko fiskal nagusi ohiarentzat
Alvaro Garcia Ortizi bi urteko inhabilitazioa ezarri zioten, sekretuak ezagutarazteagatik. Berari indultua emateko eskaera bi partikularrek egin dute.
Gorenak atzera bota du Voxek Chiviteren aurka jarritako kereila
Auzitegi Gorenak ez du funtzionario-eroskeriaren zantzurik ikusten, ezta influentzia-trafikorik ere, Nafarroako presidenteak kontratu publikoen esleipenean izan zuen jokabidean.
Abalosek uko egin dio Kongresuko diputatu aktari
Koldo auzian inputatuta dagoen PSOEko Antolakuntza idazkari ohia behin-behinean espetxean dago pasa den azaroaren 27tik.
Getxoko auzian ikertutako zinegotziak kargutik kendu dituzte
Getxoko Udalak ostegun honetako osoko bilkuran emango du kargugabetzeen berri, baina honezkero ezagutzera eman du kargutik kendu dituzten zinegotziak nortzuek ordezkatuko dituzten.
Zupiriak "Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko elkarlana" azpimarratu du 2025ean delitu kopuruak egonkortzeko gako gisa
Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketan Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi duenez, Polizien arteko lankidetzari, epaiketa azkar gehiago egiteari eta Polizia Nazionalarekin partekatutako informazioari egotzi die 2025ean Euskadin delituen kopurua egonkortu izana.
Zaldibarko EH Bilduko alkate ohia inputatu dute, Eitzagako zabortegiari lotutako hirigintza delituak egin dituelakoan
2020an Zaldibarko zabortegian izandako luizian hil ziren Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileen heriotzagatik Verter Recycling enpresako hiru arduradun zigortu zituzten. Ingurumen delituengatik zabaldutako aparteko pieza batean, ostera, Arantza Baigorri alkate ohiaz gain, bi udal arkitekto eta idazkari bat ere inputatu dituzte.