CAN auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak 'ezinbestekotzat' jo du Barcinak inputatu gisa deklaratzea

Epaileak auzia Auzitegi Gorenera eraman beharko litzakeen ala ez galdetu die aldeei.
Yolanda Barcina.
Yolanda Barcina. EFE

Maria Paz Benito Iruñeko 3 zenbakiko instrukzio epaitegiko epaileak "ezinbestekotzat" jo du Barcinak inputatu gisa deklaratzea. Era honetan, epaileak aldeei galdetu die Nafarroako Kutxako auzia Gorenera eraman beharko litzatekeen, Yolanda Barcinaren foru erregimena kontuan hartuta.

Epailearen iritziz, orain arte ikertutakoaren arabera, "ustez kargudunak erostearen delitu bat egin izanaren zantzuak daude". Hori dela eta, "Yolanda Barcina Angulo inputatu gisa deklaratzea ezinbestekoa da".  Hala ere, helegitea jar dakioke.

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegiak jakinarazi duenez, epaileak Enrique Maya Iruñeko alkateak eskatutako auziaren artxibatzea baztertu du.

Maria Paz Benito da Nafarroako Kutxako dieta bikoitzen eta hirukoitzen polemika ikertzen ari den epailea. Auzi honetan, dagoeneko, Miguel Sanz Nafarroako presidente ohia, Alvaro Miranda Ekonomia sailburu ohia, Enrique Maya Iruñeko alkatea eta Enrique Goñi CANeko zuzendari ohia inputatu ditu.

Nafarroako Kutxako Erakunde Sortzaileen Batzordearen egun berean elkarren segidako bileretara joategatik jasotako dietengatik inputatu ditu epaileak.

Sanzekin, Mirandarekin eta Mayarekin batera, Yolanda Barcina Gobernuko presidentea zen Batzorde Iraunkorreko kidea, baina forupekoa denez, Gorenak soilik inputa dezake.

Sanz, Maya eta Miranda UPN alderdiko buruzagiak dira eta dagoeneko inputatu gisa deklaratu dute epailearen aurrean. Halaber, jasotako dietak itzuli dituzte dagoeneko.

Deklaratzen azkena, Enrique Goñi izan zen. Maiatzaren 28an pasatu zen epailearen aurretik, eta auzia artxibatzeko eskatuko zuela iragarri zuen, "dena legezkoa izan zela" argudiatuta.

Iruñeko alkateak ere abokatuen bidez inputazioa kentzeko eskatu zuen, baita auzia artxibatzeko ere. Fiskaltza eskaera horren alde azaldu zen, baina epaileak "momentuz" baztertu egin du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X