Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSErekin akordioak lortzeko itxaropentsu agertu da Erkoreka

Akordioak lortuz gero, horiek ondoren "erakundeetan islatuko" direla azpimarratu du Jaurlaritzako bozeramaileak.
Josu Erkoreka, Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EiTB

PSE-EErekin akordioak lortzeko itxaropentsu agertu da Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean Jaurlaritzak "hitz egiteko prest"  eta "herrialdeko akordioak lortzeko prest" dagoen "solaskidea" aurkitu duela adierazi du Erkorekak eta "zuhurtziaz eta seriotasunez" lanean ari direla nabarmendu du.

Bilera horietan akordioak lortuko diren "itxaropena eta konfiantza" agertu ditu Erkorekak eta akordioak lortuz gero, horiek "erakundeetan isla ukaezina" izango dutela azpimarratu du.

"Ondoren erakundeetara eraman beharko da, dagokion erakundera, Batzar Nagusietara edota Legebiltzarrera", esan du.

 

"Otegiren inguruko erabakia guztion kalterako da"

Bestalde, Auzitegi Konstituzionalak babes helegitea ebatzi artean Arnaldo Otegi espetxean mantentzeko erabakia "guztion kalterako" dela iritzi dio Erkorekak.

Erkorekaren ustez, ebazpenak "gertatzen ari denaren irudi nahasia" islatzen du eta "politikariek eta botere judizialak bete beharko luketen egitekoaren inguruko okerreko sentsazioa".

"Honek ez dio inori laguntzen", esan du.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X