Bilboko Aste Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Txupinera barik, Aste Nagusiaren funtsezko elementua faltako da'

Bilboko konpartsek deitoratu dutenez, Jone Artola txupinera gabe, "ez dira txupinazoa normaltasunez egiteko baldintzak emango".
Bilboko konpartsek Jone Artolari erakutsitako babesa berretsi dute. Argazkia: bilbokokonpartsak.com
Bilboko konpartsek Jone Artolari erakutsitako babesa berretsi dute. Argazkia: bilbokokonpartsak.com

Bilboko Konpartsak elkarteak ohar baten bidez deitoratu dutenez, Jone Artola txupinera gabe, "ez dira txupinazoa normaltasunez egiteko baldintzak emango".

Hala ere, "konpartsek esfortzurik handiena egingo dute Bilboko Aste Nagusiko ikurrek merezi duten maila izateko", epaile batek Jone Artola txupineraren izendapena bertan behera utzi badu ere.

Gauzak horrela, txupina botatzeko prozesua aztertuko dutela iragarri dute konpartsek; gainera, ez dute errefusatu txupin alternatiboa izateko aukera.

"Guztiek hasieratik Aste Nagusiaz gozateko aukera izatea izango da gure helburua", azaldu dute, "hondatzaile batzuen erruz, guk espero genuen hasiera izango ez dugu arren".

Konpartsek azpimarratu dutenez, "txupinera izateko ez dugu beste pertsona bat nahi, izan ere, Jone txupinera ez izateko arrazoirik ez dago".

Konpartsetako kideen aburuz, "harrigarria da txupineraren izendapena behin behinekoz baliogabetzea, duela gutxi bi konpartsei zigorra ezarri zietelako, eta handik gutxira zigorrak baliogabetu zituztelako". "Eta zigor horiek kalte handiak eragin zituzten", deitoratu dute.

"Onartezina da Aste Nagusiarekin zerikusirik ez duten interesengatik bilbotarrek jaietako ikurrei egindako eraso hau pairatu behar izatea", nabarmendu du Bilboko Konpartsak taldeak.

Zure interesekoa izan daiteke

Laura Garrido PP Euskadi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Osasun arloko gatazkaren aurrean Ministerioak eta Jaurlaritzak egindako kudeaketak kritikatu ditu Laura Garridok

Euskadiko Alderdi Popularraren buruak azaldu duenez, Ministerioak ez du egin beharrekoa egin, baina Jaurlaritzak badu nahikoa eskumen arazoari aurre egiteko. Horrez gain, argitu duenez, itunpeko osasun-zerbitzuetara jotzea ez da neurri berri bat, 2009tik dekretu batean jasotako eskubidea baizik. Ziurtatu duenez, Osakidetzan arazo estrukturalak daude, besteak beste, mediku eskasiari aurrez heldu ez zaiolako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk inkestetan lider izaten jarraitzen duela erantzun dio Ansolak Otegiri, herritarren beharrei "erantzuna ematen dielako"

Iñigo Ansola EAJren Bizkaiko presidenteak Arnaldo Otegiren hitzei erantzun die gaur Radio Euskadin, eta Aitor Esteban ez duela "batere urduri" ikusten esan du. EAJk inkestetan lider izaten jarraitzen duela defendatu du, herritarren beharrei "erantzuten" dielako. Bestalde, Bilboko etorkizuneko erronkei aurre egiteko Mikel Hidalgo hautagai "perfektua" dela esan du Ansolak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marlaskak esan du Nafarroako Unibertsitatean izandako istiluen osteko polizia-operazioa "proportzionala" izan dela

Josu Estarrona EH Bilduren senatariak egindako galdera bati erantzunez, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak esan du joan den astean Nafarroan egindako polizia-operazioa "egokia eta proportzionala" izan zela, "2025eko urriaren 30ean Nafarroako Unibertsitatearen inguruan Vito Quilesen ekitaldi baten aurka izandako istiluengatik". Guztira, 28 pertsona atxilotu zituzten.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X