Desadostasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ortuzar: 'Akordioa egon ezean EAJk ez du defizita ontzat emango'

Alderdi jeltzalearen presidenteak adierazi duenez, ez dute Rajoyren Gobernuak ezarritako defizita onartuko Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan akordioa egon arte.
EAJren presidenteak diru kontuak izan ditu hizpide. Irudiak: EFE
EAJren presidenteak diru kontuak izan ditu hizpide. Irudiak: EFE

Andoni Ortuzar EBBren presidentearen arabera, EAJk ez du Mariano Rajoyren Gobernuak Euskadirentzat ezarritako defizita "ontzat emango" Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan akordioa egon arte.

Gainera, Ortuzarren ustez, Kupoa ezartzeko adostasuna lortzea "posiblea eta erraza da, ezberdintasunak gainditzeko" esperientzia dagoelako.

Europa Press agentziak egindako elkarrizeta batean esan duenez, EAJri ez zaio gustatu zelan ezarri duten defizita Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, Politika Fiskaleko Kontseiluak "ez baita" zorraren maila "ezartzeko erakundea".

Alderdi jeltzalearen buruaren esanetan, "Estatuaren Gobernua ez da defizita ezarri behar duena", % 1,2an ezarri du, Iñigo Urkulluren Jaurlaritzak ezarritakoa baino hamarren bat gutxiago.

Defizita ezartzeko, gaineratu du Ortuzarrek, "akordio bat lortu behar da eskumenak dituzten euskal eta espainiar agintarien artean" eta, hori dela eta, beharrezkoa da  Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa deitzea.

Horren ildotik, "hala izateko" lan egingo dutela esan du Ortuzarrek eta, baieztatu duenez, "Batzordearen bilera egin arte", EAJk "ez du Gobernu espainiarrak ezarritako defizita ontzat emango, bere eginkizunetatik kanpo jardun delako".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X