Urte politikoaren hasiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako hauteskundeak aurreratzea eskatu du PSNk

UPNren Gobernuak "arazo larriagoak" daudela uste du, eta Bilduk "sirena hotsak" baino ez direla iritzi dio.
Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak hauteskundeak aurreratzeko eskatu du. Argazkia: EFE
Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak hauteskundeak aurreratzeko eskatu du. Argazkia: EFE

Nafarroako hauteskundeak aurreratzea eskatu du Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak, eta "alternatiba" badagoela gaineratu du. UPNren Gobernuak hori baino "arazo larriagoak" daudela uste du, eta Bilduk "sirena hotsa" baino ez dela iritzi dio.

Ostegun honetan PSNko idazkari nagusiak idatzitako testuan irakur daitekeenez, "nafarrok ez gaude betiko UPNren Gobernuak sufritzera kondenatuta".

Horren ustez, "UPNren garaia amaitu da, aro berri bat hasiko da Nafarroan, eta ez da UPN izango Gobernuko burua". Sozialistek aro politiko berria positiboan hasi nahi dutela gaineratu du.

"Nafarrei hitza eman behar bazaie, ezinbestekoa da hauteskundeak aurreratzea", Roberto Jimenezen arabera.

UPN: "Badaude arazo larriagoak"

Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuko bozeramaileak hauteskundeak aurreratzea baino "arazo larriagoak" badaudela erantzun dio Roberto Jimenezi. "Gobernuaren lehentasuna herritarren arazoei irtenbidea ematea da", gaineratu du.

PSNren idatziaren gaineko balorazio ofizialik ez dutela egin adierazi du, baina lehentasuna herritarrei arreta jartzea dela azpimarratu du.

PSNrekin lanean jarraitzeko asmoa agertu du UPNk, eta Gobernuak mahai gainean dituen proiektuak eta neurriak onartzeko beste alderdi politikoen babesa behar duela nabarmendu du.

Bilduk "sirena hotsa" baino ez dela uste du

PSNren eskaria "sirena hotsa" baino ez dela adierazi du Bakartxo Ruiz Bilduk Nafarroako Parlamentuan duen bozeramaileak, eta herritarrei ziria sartzea larria dela gaineratu du.

Bilduk hauteskundeak aurreratzea eskatu aurren, eskari hori gauzatzeko ezer ez egitea egotzi dio PSNri. Horren adibide gisa, apirileko zentsura mozioa jarri du Bilduk.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X