Pamies: 'Ez nuke operazioa geldiarazteko agindu politikorik onartuko'
ETAren kontrako polizia operazioa geldiarazteko 'agindu politikoa' jaso ez, eta halakorik inoiz onartuko ez lukeela adierazi du Enrique Pamies Espainiako Poliziak EAEn zuen buruak 'Faisan auzia'ren epaiketan.
Carlos Bautista fiskalak honako galdera egin dio Pamiesi gaur Auzitegi Nazionalean hasi den epaiketan: "Jaso al zenuen Urogallo Operazioa geldiarazteko agindu politikorik?". "Ez, ezta gutxiago ere, ez nuke onartuko, gainera",erantzun du poliziaburu ohiak.
Horrez gain, Joseba Elosua Irungo Faisan tabernako jabearekin ez duela "inoiz' telefonoz hitz egin azpimarratu du.
Jose Maria Ballesteros Faisan taberna inguruan egon izanari buruz galdetu diotenean, honako azalpena eman du Pamiesek: Frantziako Poliziaren ekintzaren baten beldur zen, eta Romano izengoitiko ETAko kide eta salatariarekin bildu behar zenez, tokian egoteko eskatu zion Ballesterosi.
"Frantziako Poliziarekin nengoen kezkatuta. Romano-k erakunde armatuaren materiala eskuratzea zeukan. Horrekin harrapatzen bagintuzten, zaila izango zen azaltzea (frantsesei). Arazoa konpondu nahi genuen eta gure kalterako izan zen ", azaldu du.
Atxiloketa bat saihesteko, ETAri polizia operazio baten berri emateagatik akusatuen aulkian jesarri da gaur Pamies. Akusazioek 10 urte arteko espetxe zigorra jartzea eskatu dute harentzat, ETAri laguntzea eta sekretuak jakinaraztea leporatuta, eta Jose Maria Ballesterosi 9 urtekoa jartzea. Defentsek, berriz, absoluzioa eskatu dute.
Carlos Bautista fiskalak bi urte eskatu ditu Pamiesentzat, eta urtebete eta erdi Ballesterosentzat, sekretuak jakinaraztea egotzita. Halaber, beste bost urteko zigorra eskatu du horientzat, ETAri laguntzea leporatuta, baina, delitu horren kasuan, eskaera Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskalburuak behartuta egin duela nabarmendu du.
Ballesteros Pamies babestuz
Beste akusatuak, Jose Maria Ballesteros polizia inspektoreak, Enrique Paimesen bertsioa babestu du eta Joseba Elosua Faisan tabernaren jabeari telefonoa pasatu izana ukatu. Telefono dei horri esker, nonbait, jaso zuen ETAk polizia operazioaren berri 2006ko maiatzaren 4an.
Ballesterosentzat 9 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak, erakunde armatuari laguntzea eta sekretuak jakinaraztea egotzita. Epaiketan aitortu duenez, egun horretan Irunera joan zen, Pamiesek aginduta. Asmoa inguruan Frantziako eta Espainiako polizia agenteak ote zeuden jakitea zen, eta Faisan tabernara sartu zen, mugako bi aldeak ikusteko aukera ematen ziolako.
Tabernan egon bazen ere, bertan kafea hartu ez zuela azpimarratu du: "Nik ordu horretarako kafea hartuta daukat. Ezagutzen nauen jendeak badaki ez naizela oso kafezalea". Faisanen zegoela telefonoa erabili ote zuen galdetuta, berriz, hauxe erantsi du: "Segurtasun neurri gisa ez dut telefonoz hitz egiten tabernetan".
ETAko salatariaren deklarazioa
Romano ezizenez ezagutzen den ETAko salatariaren deklarazioa ere gako izan da gaurko saioan. Izan ere, haren presentzia argudio gisa erabili dute Pamiesek eta Ballesterosek. Epaiketan adierazi duenez, Italian zegoen eta Frantziara Alpe mendietatik joan zen Pamiesekin bilera bat egiteko.
Lekuko babestu moduan deklaratu du Romanok eta 2006ko maiatzaren lehen egunetan "Frantzia eta Italia artean" zegoela adierazi du eta Baionako geltokira hurbildu zela poliziaburuarekin batzartzeko.
"Beste leku batean biltzea ez zen ziurrago?", galdetu dio Carlos Bautista fiskalak. "Klandestinidadean ezer ez da ziurra eta arriskuan egon naiz Poliziari laguntzen egon naizen tartean", erantzun du salatariak.
Romano-k zehaztu duenez, Pamiesek "nire segurtasuna zaintzen zuen eta informazioa lortzeko bideak bermatzen zituen".
Delituak, bake prozesu garaian
Gaur epaitzen hasiko diren gertakizunak 2006. urteko maiatzaren 4an jazo ziren. Egun horretan, betiere akusazioen arabera, Ballesteros Irungo Faisan tabernara joan zen, eta telefono bat eman zion lokalaren jabeari, Joseba Elosuari, ETAko estortsio sareko ustezko kideari. Telefonoaren beste aldean Pamies omen zegoen.
Polizia Elosua behatzen ari zen, egun horretan Jose Antonio Cau Aldanur ETAko ustezko kidearekin batzartuko omen zelako, enpresaburu bati xantaia eginez lortutako 54.000 euro entregatuko zizkiolakoan.
Segurtasun Indarrek egun horretan bertan atxilotu nahi zituzten, baina, fiskalaren esanetan, Pamiesek operazioaren berri eman zion Elosuari, eta horrek ihes egin zuen.
Defentsek, baina, beste bertsio bat dute. Pamiesen abokatuaren hitzetan, egun horretan ETAn infiltratutako pertsona batekin batzartzekoa zen, eta Ballesteros ingurua aztertzeko bidali zuen.
Ballesterosen defentsak ere argudio hori eman du, Pamiesek aginduta ingurua aztertzen ari zela, alegia.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.