Mikrokamera bat aurkitu zuten Barcenas espetxeratuta dagoen moduluan
Espainiako Barne Ministerioak memoria-txartelik gabeko kamera txiki bat aurkitu zuen iragan hastean, Luis Barcenas PPko diruzain ohia espetxeratuta dagoen moduluan.
La Sexta telebista kateak atzo zabaldutako irudiak ikusi ondoren, Espetxe Zuzendaritzak ikerketa abiatu zuen, kartzela barruan grabatutako irudiak nola hartu zituzten argitzeko. Irudi horietan, Barcenas mezatan, apunteak hartzen eta patioan agertzen da.
Gaur Barne Ministerioak azaldu duenez, funtzionarioek iragan astean egindako “miaketa sakon batean” aipatu mikrokamera aurkitu zuten, kondoi baten barruan gordeta.
Telebistan zabaldutako irudiei buruz, Gobernuak esan du Espetxe Zuzendaritzak “presoen oinarrizko eskubideak errespetatzeko” lan egingo duela, eta, horren harian, gogor kritikatu du hedabideek “legez kanpo” lortutako irudiak zabaltzea.
Halaber, irudi horiek emititzea delitua izan daitekeela ohartarazi du Barne Ministerioak ohar baten bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri