Jaurlaritza: 'PSEk lehentasuna izango du Aurrekontuen negoziazioan'
EAJk eta PSE-EEk sinatu berri duten itun fiskalaren ondorioz, 2014ko Aurrekontuak negoziatzerako orduan sozialistek “nolabaiteko lehentasuna” izango dutela esan du gaur Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak. Hala ere, datorren urteko Aurrekontuak oraindik “itxi gabe” daudela nabarmendu du. Aurrekontuak Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiekin negoziatuko dituztela gaineratu du.
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Gatzagaetxebarriak adierazi du "egia" dela itun ekonomiko eta fiskala sozialistekin sinatu ondoren Jaurlaritzaren eta PSE-EEren artean "konfiantza giroa" sortu dela. "PSErekin dugun erlazioa estuagoa da orain", gaineratu du.
"Hori egia da, baina horrek ez du esan nahi dagoeneko Aurrekontuak PSE-EErekin adostuta izatea. Aurrekontuak aurkezten ditugunean hasiko da negoziatzeko epea, eta ez gara PSE-EErekin bakarrik eseriko; talde guztiekin negoziatuko ditugu", berretsi du.
Sailburuak azaldu duenez, EAJ-PSE itunak "konpromiso" batzuk ekarriko dizkio Eusko Jaurlaritzari. Hitzarmenak sozialistei nolabaiteko "lehentasuna" ematen diela esan du sailburuak, baina, era berean, PSE-EEk ere "betebehar batzuk" izango ditu; tartean, "erreforma fiskala aurrera eramatea".
Gatzagaetxebarriaren arabera, "normala da aurreneko erlazioak eurekin izatea, ekonomia berpizteko eta fiskalitatea aldatzeko hitzarmena eurekin daukagulako", eta datorren urteko Aurrekontuak 2013koak baino "handiagoak" izango direla aurreratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak muga-kontrolak berrezarri dizkie Italiatik datozen bidaiariei
Portu eta aireportuetako kontrolak irailaren 7ra arte egongo dira indarrean, eta ausaz egingo dituzte, Italiako migrazio-presioaren aurrean.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.