Ihesean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernuko ordezkariak: 'Goñi atxilotuko dute Iruñean agertzen bada'

Luis Goñik sei urteko kartzela-zigorra jaso du Segiko kide izateagatik, eta, jakinarazi duenez, bihar kalera "aterako" da, "indarkeriarik gabeko desobedientziaren" aldeko martxa baten ostean.
Espainiako Gobernuko ordezkaria Nafarroan, orain dela gutxi ospatutako Poliziaren jaian. EFE
Espainiako Gobernuko ordezkaria Nafarroan, orain dela gutxi ospatutako Poliziaren jaian. EFE

Carmen Alba Gobernu Zentralak Nafarroan duen ordezkariak ohartarazi duenez, Estatuko Segurtasun Indarrek Luis Goñi Segiko kide izateagatik sei urteko kartzeka-zigorra jaso duen gaztea atxilotuko dute bihar, igandea, Iruñean agertzen bada, bi hilabetez ihesean egon ostean.

Goñik ihes egin zuen ezarri zioten zigorra ezagutu zuenetik eta, azken egunotan jakinarazi duenez, bihar kalera "aterako" da Iruñean, egitekoa den "indarkeriarik gabeko desobedientziaren" aldeko manifestazio baten ostean.

Gazteak iragarri duenaren arabera, ez du manifestazioan parte hartuko, baina bukatutakoan aterako da, eta manifestaziora doazenak bere "atxiloketa saihesten saiatuko dira, indarkeriarik gabeko desobedientziaren bidez", Donostian eta Ondarroan duela hilabete batzuk bezala, "herri harresi" batek beste atxiloketa batzuk oztopatu zituenean, nahiz eta azkenik atxiloketok burutu.

"Terrorismo delitu batengatik pertsona bat zigortu dute, eta manifestazioa baino lehen, bitartean edo ondoren topatzekotan, atxilotuko dute. Hori da egin behar duguna, eta ez dago ezer gehiago esaterik", gaineratu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X