Ehunka pertsonak Nabarrerian jarraitzen dute Luis Goñi babesten
23:54 Gaueko hambiak jotzear, ez da atxiloketarik egon
23:33 Lozakuak eta burusiak jendartean gaua igarotzeko
23:09 Moketa bat jarri dute lurrean, gau hotz baten aurrean babesteko
22:55 Bapatean, Goñiren inguruan eseri egin dira bertan dauden danak
22:53 Antza denez, Polizia mugimenduak egiten hasi da
22:30 Nabarreria plazan gaua igarotzeko prestatzen hasi dira
22:15 Jai giroa nagusi da plazan, musika ikuskizun eta dantzekin
21:30 Etengabe ari dira Goñiri babesa adierazten
20:55 Zerbait jateko eta edateko aprobetxatzen ari dira asko
20:15 Goñik lagunek eta ezagunek inguratuta jarraitzen du
20:00 Bost ordu t'erdi daramatzate 'herri harresia' eraiki dutenetik
Ordu asko
"Ordu asko daramatzagu hemen eta ordu asko egotea da asmoa", esan du Luis Goñi Segiko kide izateagatik sei urtera zigortutako gazteak, Iruñeako Navarreria plazan, hedabideen aurrean 18:30ak aldera egindako agerraldian.
Goñi indarkeriarik gabeko desobedientzaren aldeko manifestazioaren ostean azaldu da plazan, iragarri zuen bezala. Goiz osoan zehar Poliziak hiriburu nafarreko Alde Zaharra hartuta izan, eta inguruan jarraitzen du.
Goñi ehunka pertsonak osatutako 'herri harresiak' inguratuta eta babestuta dago, 14:30etik. Poliziez lepo bada ere, momentuz ez dira plazara gerturatu Goñi atxilotzera.
Geroztik, ezker abertzaleko, Aralarreko eta EAko zenbait ordezkari politiko gerturatu dira plazara, baita ehunka hiritar ere bai, horietako asko mugimendua nabarmentzen duen arropa laranjaz jantzita. Arratsalde osoan, jai giroa izan da nagusi plazan.
Besteak beste, Sabino Cuadra Amaiurreko diputatua, Maiorga Ramirez EAko alderdikidea eta Txelui Moreno Nafarroako ezker abertzaleko kideak izan dira Nabarrerian.
Goñik hainbat ordutan jasotako babesa eskertu du, eta "hemen ordu asko egotea da asmoa", gaineratu du "ehunka lagunen maitasunak eta elkartasunak" babestuta sentitzen dela adierazi ostean.
Gainera, mezu bat zuzendu nahi izan dio Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariari: 'Ez da herri honen aldarria, elkartasuna eta konpromezua oztopatu dezakeenik. Horren seinale da hemen jarraitzen dudala".
Gauzak horrela, eta nahiz eta Albak ziurtatu zuen Goñi atxilotuko zutela agertu bezain laster, bere inguruan eraikitako 'herri harresiak' eragotzi du atxilo eramatea. "Eskerrak eman nahi dugu Txapo eta biok hainbeste lagunek babestu" dituztelako.
Momentuz, nahiz eta goizeko manifestazioa poliziez josita egon eta Carmen Albak abisua eman, Estatuko segurtasun indarrak ez dira plazan sartu, baina Iruñeako Alde Zaharrerako sarbideak zaintzen ari dira.
Orain bi hilabete ihes egin zuen Goñik, Audientzia Nazionalak bere aurka sei urteko espetxe zigorra agindu ostean. "Herri-harresia" mugimendutik azpimarratu dute bide politikoen alde lanean jarraituko dutela eta atxiloketak ekiditeko pertsonen harresiak goratuko dituztela behar den toki guztietan.
Manifestazio jendetsua
"Herri-harresia" mugimenduak deituta, zapi laranjak lepoan, Desobedientziaz libre bizi dioen pankartaren atzean manifestazio jendetsua burutu da goizean Iruñeko karriketan barrena. Tartean aurpegi ezagunak, Sortuko Txelui Moreno eta Aralarreko Patxi Zabaleta, besteak beste.
"Gure ardatza desobedientzian dago. Guk ez ditugu injustoak diren legeak obedituko. Hori dela eta, Luis, gure laguna babesteko herri-harresia eraikiko dugu" adierazi du Begoña Zabalak, "Herri-harresiaren" deitzaileen izenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.