Sabino Aranari omenaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ortuzar: 'EAJk ez du hirugarren munduko Euskadi bat nahi'

Herrialde eredu "itxia, SESBn duela 35 urte bizi zutena edo Ipar Korean gaur egun bizi dutena bezalakoa" bultzatzea leporatu dio politikari jeltzaleak EH Bilduri.
Urkullu eta Ortuzar
Urkullu eta Ortuzar, Sukarrietako hilerriko lore eskaintzan. Argazkia:EFE

Andoni Ortuzar EAJ alderdiko presidenteak adierazi du bere alderdiak ez duela Euskadiren etorkizunerako "Espainia atzerakoia" nahi, ezta "hirugarren munduko Euskadi" ere. Sabino Arana hil zela 110. urteurrena ospatzeko egin duten ekitaldian izan da Ortuzar, Sukarrietan. Bere alderdiak Euskadirentzat estatus juridiko-politiko berri bat adosteko duen konpromisoa berretsi du jeltzaleak, eta 2015ean "gizartearen borondatearen proba" egin nahi dutela adierazi du, "azken proba" izango dena.

Ortuzarren hitzetan, EAJk Euskadi "Europako nazioa" izatea nahi du, "Euskadi belarritakoekin ikusten dutenek" nahi dutenaren aurrean, EH Bilduri erreferentzia eginez. Alderdi horri herrialde eredu "itxia, SESBn duela 35 urte bizi zutena edo Ipar Korean gaur egun bizi dutena bezalakoa" bultzatzea leporatu dio.

Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Joseba Egibar eta Itxaso Atutxa alderdikideekin batera izan da Ortuzar, eta Euskadiren "abertzale sentimendu orokortuari ateak jarri nahi dizkiotenen itxikeria" salatu du. Haren aburuz, portaera horrekin, "Estatu zaharkitu honetan hesitzeko eraiki dizkiguten hormak saltatzeko desioa" areagotzen dute alderdi ez nazionalistek.

EBBko presidenteak azpimarratu du "erabaki fidagarria" dela Euskadi "Europako nazioa" izateko aukera, "ahots propioarekin eta izaera desberdin, zorrotz eta konprometituarekin", eta ez dela "abentura" bat. Datozen asteetan EAJk gainontzeko alderdiekin bilerak egingo dituela gaineratu du Ortuzarrek, autogobernuaren garapenaren inguruko batzorde txostengilea sortzeari buruz. Bilera horietan, EAJk aurrera egiteko behar dituen "gestio erremintak" zehazteko "abiapuntu zabal bat" aurkitu nahi duela esan du jeltzaleak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X