BJKN berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tomas Gomezek uko egin dio senatari karguari, itun judiziala salatzeko

PSOEk PSMk errefusatutako epaile bat Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian (BJKN) sartzea babestu duelako hartu du erabakia buruzagi sozialistak.
Tomas Gomez PSMko idazkari nagusiak. EFE
Tomas Gomez PSMko idazkari nagusiak. EFE

Tomas Gomez PSM Madrilgo Alderdi Sozialistako idazkari nagusiak uko egin dio senatari karguari, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (BJKN) berritzeko PPk eta PSOEk lortutako akordioarekin ados ez dagoelako. Hain zuzen ere, Madrilgo sozialistek errefusatutako epaile bat, Gerardo Martinez Tristan, BJKNko kide izendatu dutelako hartu du erabakia Gomezek.

Goi Ganberan egindako agerraldi batean, "koherentziaz" jokatu nahi izan duela azaldu du buruzagi sozialistak, "5.000 epaileren artean PSMk errefusatu duen bakarra" izendatu dutela ikusita.

Gomezen esanetan, ukoa "sinbolikoa" da, hau da, PSMren beste bi senatariek ez dute kargua utziko.

Martinez Tristanen izendapena babestuko balu, senatari karguari uko egingo liokeela ohartarazi zion Gomezek Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiari duela bi egun.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X