Kale erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barakaldoko Udalak PPren egoitzaren kontrako erasoa gaitzetsi du

Udaleko talde guztiek, EH Bilduk izan ezik, adierazpen bat adostu dute, erasoa salatzeko. Ezker abertzaleko zinegotziek ez dute bilkuran parte hartu.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Barakaldoko PPko egoitzari eraso egin diote

Molotov koktelak jaurti dituzte gaur goizaldean Euskadiko PPk Barakaldon (Bizkaia) duen egoitzaren aurka. Erasoa 04:30ean jazo da, Foruen Plazan. Ordu horretan, bizilagun batek Segurtasun Sailera deitu du, erasoaren berri emateko. Ertzaintzaren patruilak bertaratu direnerako, koktelek eragindako sutea itzalita zegoen; beraz, suhiltzaileek ez dute esku hartu.

Segurtasun Sailaren arabera, kalteak oso txikiak izan dira, baina eraikinaren aurrealdea eta espaloia belztuta geratu dira. Lurreko arrastoak aztertu ondoren, Ertzaintzak jakinarazi du bi molotov koktel jaurti dituztela. Azken hiru egunetako bosgarren 'kale borroka' ekintza izango litzateke gaurkoa.

Udalaren gaitzespena

Barakaldoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak PPren egoitzaren kontrako erasoa gaitzetsi du, ez ohiko bilkura batean. PSE, EAJ, PP eta IU-Ezker Anitzak adierazpen bat adostu dute, gertakaria salatzeko. EH Bilduko zinegotziak ez dira bilkurara joan.

Alfonso Garcia alkate sozialistak irakurri du adierazpena, bilkuraren amaieran. Barakaldoko Udalak "ekintza terrorista hau gogor gaitzesten" duela jasotzen da bertan, eta erasoa gertatu den lekuko bizilagunei  babesa adierazteaz gain, laguntza eskatzen zaie gertatu dena argitzeko. Azken egunotan hainbat herritan gertatu diren erasoak elkarbizitzarako ahaleginean atzerapausotzat jotzen dira testuan.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X