Rajoy 'lasai' dago, PPren egoitzaren miaketaren ostean
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko Presidenteak esan du "lasai" dagoela Pablo Ruz epaileak agindutako PPren egoitzaren miaketaren ostean. Epaileak epaileak "paperean edo euskarri digitalean" aurki zezakeen Barcenasen kasuaren inguruko dokumentazio guztia eskatu zion ostegunean epai-poliziari. Mariano Rajoyk adierazi du, halaber, eskatu duela justiziari laguntza emateko : "Agindu dutena -nabarmendu du Bruselan, Europako Kontseilua amaituta- ez da miaketa bat, gure laguntza baizik, eta guk eman dugu".
Rajoyk esan du erabat errespetatzen dituela Justiziaren erabakiak: "Bere ondorioen zain eta lasai gaude", adierazi du.
Barcenasen paperen inguruko dokumentazioa
Ostegun arratsaldean, Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Genova kaleko eraikinaren berriztatzeari buruzko dokumentazioa biltzeko agindu zion Poliziari, baina, ostiralean jakinarari dutenez, Barcenasen paperen inguruko dokumentazioaren bila ere joan ziren polizia-agenteak. Pablo Ruzek PPren kontuetan balizko “B kutxa” bat islatu ahal zuten edozein dokumentu nahi zuen jaso.
Batez ere, Gonzalo Urquijo arkitektoak jasotako diruaren inguruko dokumentazioa nabarmendu zuen bere aginduan. Urquijok berriztatzeko lanak egin zituen eta Barcenasen paperetan agertzen da, 888.000 hartzaile bezala.
Epaileak, gainera, eskatu zuen PPk errekerimenduari uko egin balio egoitzaren miaketa aginduko zuela. Ez zen horrela gertatu.
Ruzen epai-idazkariak eta Poliziako bi agentek 14 ordu eman dituzte –osteguneko 20:00etatik ostiraleko 10:10era) Madrileko Genova kaleko PPren egoitzan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ollo: "Demokraziaren aldeko borrokan ari zen alderdi karlista baten jarraitzaileak zituzten helburu"
Lizarrako Udaleko Memoria Batzordeak ekitaldia egin du 1976an Montejurran izan ziren gertakarien 50. urteurrenaren kariaz, eta bertan izan da Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako kontseilari Ana Ollo.
Gaur amaitu da Ernairen IV. kongresua
Ezker abertzaleko gazte antolakundeak, Ernaik, gaur amaitu du laugarren kongresua, Bergaran. Bi konpromiso berretsi dituzte bertan: gazteriarekiko konpromisoa eta Euskal Herriarekiko konpromisoa. Horren harian, gazteriaren behar eta kezkak politizatu eta askapen prozesuan txertatzeko ardura hartu dute.
Berdintasuna "betebehar demokratikoa" dela defendatu du EAJk emakume jeltzaleen lana omentzeko ekitaldian
Euzko Alderdi Jeltzaleak emakume jeltzaleen lana goraipatzeko ekitaldia egin du 1922an sortutako Emakume Abertzale Batzaren urteurrenean. Bertan azpimarratu duenez, berdintasuna "ez da aukera politikoa, betebehar demokratikoa baizik".
José Luis López de Lacalle kazetaria omendu dute haren hilketaren 26. urteurrenean
Andoaingo PSE-EEk antolatutako ekitaldian, frankismoaren aurkako militante sozialista historikoa omendu dute. Jose Luis Lopez de Lacalle 2000. urtean tirokatu zuen ETAk, etxeko atarian, egunkariak erostetik zetorrenean.
Pradalesek autoritarismoaren gorakadaz ohartarazi, eta Europa "arinago eta kohesionatuago" baten alde egin du
Lehendakariaren esanetan, nazioarteko zuzenbidea eta demokrazia liberalak mehatxupean daude mundu mailako populismoaren eta autoritarismoaren gorakadaren ondorioz. Euskadik Europa federal batean ahots propioa izatea aldarrikatu du.
50 urte Montejurrako gertakarietatik: karlisten arteko talka, italiar neofaxistak eta… Estatuaren konplizitatea?
Karlismoaren barne-gatazka bat ez ezik, Montejurrako hilketen atzean botere postfrankistek bultzatutako konspirazio izan zen, eskuin-muturreko beste elementu batzuekin batera.
Gurutze Gorriak 3.121 pertsona migratzaile artatu zituen Irunen 2025ean, aurreko urtean artatutakoen erdiak
Euskadik "iparraldeko muga" dela aldarrikatu du, eta "ziurtasuna" eskatu du Europako Migrazio eta Asilo Itunaren aurrean.
Maskaren epaiketa amaituta, epaiak argitu beharko ditu zalantzak
Jose Luis Abalosek, Koldo Garciak eta Victor de Aldamak pandemia garaian maskarak erosteko bi kontratu enpresa jakin bati eta akordio "itxi eta pribilegiatu" batekin esleitzeko erakunde kriminala osatu ote zuten argitu beharko du Auzitegi Gorenak. Zalantza hori eta beste batzuk argitzeko eperik ez du izango.
Polemikak gorabehera, Lander Martinezek ez du arriskuan ikusten EAJren eta PSE-EEren arteko koalizio gobernua
Lander Martinez Sumarreko diputatuak antzerkitzat jo du EAJren eta PSE-EEren arteko azken krisia. Horren arabera, jeltzaleek erabaki dute Moncloarekin harremana tenkatzea Eusko Jaurlaritzako edo aldundietako koalizio gobernuak zalantzan jarri beharrean. "Ez dute interesik gehiengo hori galtzeko", gaineratu du.
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk zibersegurtasunari buruzko akordioa lortu dute, eta aliantzak PP haserrearazi du
Euskal Polizia modernizatzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari, ziberdelituen egungo hazkundeari eta ziberkrimenek etorkizunean ekarriko dituzten erronkei aurre egiteko.