Protesta Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igeldon bezala galdeketa egiten uztea eskatu du Usansolo Herriak

Plataformako ordezkariek ikatza utzi dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzan, Bilboko Kale Nagusian. 30 bat kidek elkarretaratzea egin dute.

Usansolo Herria plataformako kideek ikatz zaku bat eraman dute gaur Bizkaiko Foru Aldundira. Gipuzkoako eredua jarraitzeko eskatu diote Aldundiari, Igeldon bezala galdeketa egiten uzteko. Galdakaotik banatzeko kontsulta bat nahi du plataformak.

Plataformako ordezkariek ikatza utzi dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzan, Bilboko Kale Nagusian. 30 bat kidek elkarretaratzea egin dute.

Aldundiko eta EAJko ordezkariak Usansoloko bizilagunekin "gaizki portatu" direla salatu dute plataformako kideek ekitaldi "sinbolikoarekin". Bizkaiko Batzar Nagusiek foru-arau onartu dute lurraldean udalerri berrien sorrera eragozteko.

Horregatik, Igeldoko bizilagunek izandako "aukera berdina" eskatu dio plataformak Aldundiari 2014rako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X