Urkullu: 'Aukera dugu etorkizun politiko berri baten ateak irekitzeko'
Ekonomia “berpiztu”, enplegurako aukera “berriak” sortu eta autogobernua “sendotu”. Horiek dira 2014. urterako erronka nagusiak, Iñigo Urkullu lehendakariaren ustez.
Urte amaierako mezuan, 2014. urtea aurrekoa baino “hobea” izango dela berretsi du lehendakariak. Euskadi “krisiaren une latzenak” atzean uzten hasi dela nabarmendu du eta atzeralditik ateratzen ari garela gaineratu du. “Badakit egoera zaila bizi izan dugula, baina utzidazue esaten orain dela urtebete baino hobeto gaudela”, adierazi du.
Hala ere Urkulluren hitzetan, 2014ean ere, Euskal Autonomia Erkidegoak “une gogorrak” biziko ditu oraindik.
Lehendakariak esan du urte berrian “aukera berriak” izango ditugula. Premiazkoena ekonomia berpiztea eta enplegurako aukera berriak sortzea izango dela azpimarratu du, baita oinarrizko beharrak asetzea ere.
“Bidea elkarrekin egin behar dugu, elkarlana eta elkartasuna jorratzen jarraitu behar dugu. Garai berri bat bizi dugu eta adostasunera heltzea da asmatzeko gakoa”, nabarmendu du lehendakariak.
Arlo politikoan, Urkulluk esan du “adostasun politikoa” lantzea nahitaezkoa izango dela “autogobernua sendatzeko”. “Hau da gure tresnarik indartsuena ongizatea hobetzeko, baita gure lekua irabazteko Europan eta mundu zabalean”, gaineratu du.
Zentzu horretan, “hazten jarraitzeko” eta “gure nortasuna eta autogobernua aldarrikatzeko” garaia dela azpimarratu du. “Aukera dugu gure Aberriari etorkizun politiko berri baten ateak irekitzeko”, adierazi du.
Lehendakariaren mezu osoa, 19:30etik aurrera, eitb.com-en. 20:00ean ETB-1en, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin eskainiko dute oso-osorik eta, ordubete beranduago, 21:00ean, ETB-2n.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri