Guardia Zibilaren operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSEk 'penagarri eta zuriezina' deritzo Barne Ministerioaren jokaerari

Euskal sozialistek gogor kritikatu dute Barne Ministerioak Guardia Zibilak EPPKren bitartekarien aurka egin zuen operazioaren berri atxiloketak egin baino lehenago eman izana.
Patxi Lopez, PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: Efe.
Patxi Lopez, PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: Efe.

PSE-EEren ustez, Barne Ministerioak "penagarri" jokatu zuen eta "ezin da justifikatu" Guardia Zibilak EPPK-ko bitartekaritza taldearen aurka egin zuen operazioaren berri atxiloketak egin aurretik eman izana. Gainera, Poliziaren ekimena "erabat justifikatuta" egotea nahiko lukeela adierazi du alderdiak.

PSE-EEk ohar baten bidez azpimarratu duenez, "operazioa egiteko uneak eta gauzatzeko moduak kezka eta eztabaida sortu dituzte".

Dena den, euskal sozialistek erabaki judizialak errespetatzen dituztela adierazi dute, eta seguru daude epaileen ikerketek "operazioa erabat justifikatu dutela".

"PSE-EEk sekula ez ditu sartzen terrorismoaren aurkako borrokari dagozkionak norgehiagoka politikoan", baina Patxi Lopez buru duen alderdiak "penagarri eta ezin zurituzkoa" deritzo Barne Ministerioak operazioa hasi aurretik haren emaitzaren berri eman izanari.

"Jokaera honek operazio horren helburu bat, probak biltzea, zaildu du, eta ikerketaren motibazioaren inguruko kezka elikatu du gure gizartearen zati batean", oharraren arabera.

Afera honek auzitegietan egingo duen bidea gorabehera, "beste aurrekari batzuk ikusita", "Barne Ministerioa behingoz taxuz antolatzea" eskatu dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari.

"Gure herrian terrorismoaren zikloa bukatzeko lanerako, erantzukizuna, irizpide argiak eta adimena behar dira", euskal sozialisten iritzian.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X