Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mas: 'Ezezkoaren aldeko kanpaina ikusita, Rajoyk galdeketa onartu du'

Masen iritziz, erreferendumak ez du "inolako kalterik eragingo; izan ere, demokrazia ariketa bat da". Halaber, herritarrek gai garrantzitsuen gainean erabakitzeak zer arrisku duen galdegin du.
Artur Mas Kataluniako presidentea. Argazkia: EiTB
Artur Mas Kataluniako presidentea. Argazkia: EiTB

Artur Mas Kataluniako presidentearen esanetan, azkenean Kataluniako galdeketa egin egingo da, eta PPko buruzagiak, Mariano Rajoy presidentea barne, "egiten ari diren ezezkoaren aldeko kanpaina ikusita", PPk erreferenduma egitea onartu duela uste du.

Kortxoaren Enpresarien Elkartea bisitatu ondoren kazetarien aurrean hitz egin du: "de facto, galdeketa egingo direla onartzen ari dira. Bestela, zer zentzu dauka egun guztia ezezkoaren aldeko kanpaina egiten pasatzea?".

"Guk galdeketa adostua izatea nahi genuen, Erresuma Batuak eta Eskoziak egin bezala. Bi Gobernu horiek mahai gainean jarri dute gaia, eztabaidatu egin dute eta akordio batera heldu dira erreferenduma egiteko", adierazi du.

Masen esanetan, PPko buruzagiek hiritarrak konbentzitu nahi dituzte. "Galdeketa egongo da eta baketsua izango da, eta herriak zer pentsatzen duen jakingo dugu", gaineratu du.

Kataluniako presidentearen iritziz, erreferendumak ez du "inolako kalterik eragingo; izan ere, demokrazia ariketa bat da". Halaber, herritarrek gai garrantzitsuen gainean erabakitzeak zer arrisku duen galdegin du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X