Rajoy-Urkullu bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernuak kartzela-politika aldatuko ez duela esan dio Urkulluri

"Eusko Jaurlaritzak oso ondo daki gure jarrera zein den. Terrorismoaren kontrako gure politika ez da aldatu, eta ez da aldatuko, kartzela-politika bezala", azaldu du Gobernuko presidenteordeak.
Soraya Saenz de Santamaria
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. EFE

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak ostiral honetan azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak "oso ondo"  daki kartzela-politika zein den, eta ez duela aldatuko nabarmendu du, duela gutxi Iñigo Urkullu lehendakariak Mariano Rajoy presidenteari proposatutako planaren harira.

"Eusko Jaurlaritzak oso ondo daki gure jarrera zein den. Terrorismoaren kontrako gure politika ez da aldatu, eta ez da aldatuko, kartzela-politika bezala", azaldu du Saenz de Santamariak, Ministroen Kontseiluan Urkulluk Rajoyri asteartean egindako proposamenari buruz galdetuta.

Bilera hori Moncloa Jauregian egin zuten, eta ez zuten horren berri eman, pribatua izan zelako. Geroago lehendakariak Rajoyri ETAko presoak era progresiboan kartzelatik ateratzeko plana proposatu ziola jakin zen.

Saenz de Santamariak errepikatu du ETAk bide bakarra duela, baldintzarik gabeko desegitea eta guztiz desagertzea.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X