EAEko PPren krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Quirogak alderdia batzeko lana egin behar duela dio De Andresek

Arabako ahaldun nagusiak Iñaki Oyarzabalen lan egiteko modua ezagutzen duela esan du baina ez ‘ordezko’ batena.
Javier de Andrés, Radio Vitorian. EITB.
Javier de Andrés, Radio Vitorian. EITB.

Arabako ahaldun nagusiak, Javier de Andrés, Arantza Quiroga EAEko PPko buruak duen betebeharra alderdia 'batzea' dela esan du eta 'PPko kide guztiak eroso egoten' lagundu behar duela gaineratu du. Iñaki Oyarzabalen lan egiteko modua ezagutzen duela ere esan du baina 'ordezko' batena ezetz.

Radio Vitorian egindako elkarrizketan martxoaren 7an, 8an eta 9an Partido Popularrak egingo duen biltzarrari buruz hitz egin du De Andresek eta EAEko PPk Arabako popularren 'ekarpen positiboa' ezin duela albo batean utzi nabarmendu du.

Iñaki Oyarzabalen jarraipenari buruz galdetu diotenean 'gehiengo esanguratsua duen zuzendaritza aurkeztea'  Arantza Quiroga lehendakariaren ardura dela erantzun du. 'Alderdi politikoetan batu beharreko sentsibilitate edo lurraldetasun ezberdintasunak egoten dira. Lehendakariaren helburuetako bat alderdiaren multzoa batzea eta elkartzea da. Quirogaren egitekoa alegia'

'Hasiera batean Iñaki Oyarzabalek sentsibilitate horiek batuko zituen taldea osatuko zuela uste genuen. Arantza Quirogak beste zerbait baldin badu buruan helburu horiek betetzen lagunduko duen ordezko bat planteatu beharko du aldez aurretik', ohartarazi du.

'PPko militanteek Oyarzabalen eta talde horren lan egiteko modua ezagutzen dute' baina horren ordezkorik ez dute ezagutzen. 'Berdin dio Bizkaitarra, Gipuzkoarra edo Arabarra den, zuzendaritzarako planteatu nahi duen edozein aukera aldez aurretik ezagutu behar dugu'.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 06/05/2026.- La capilla ardiente con el féretro del exlehendakari Carlos Garaikoetxea ha quedado abierta a las 10:00 de este miércoles en el interior del Palacio de Ajuria Enea de Vitoria. Los restos mortales de Garaikoetxea, fallecido el lunes a los 87 años, han llegado a la residencia oficial de los presidentes vascos desde Pamplona, su localidad natal. Se espera que pasen por Ajuria Enea representantes políticos e institucionales, así como agentes de todos los ámbitos de la sociedad vasca. En la imagen, los exlehendakaris Iñigo Urkullu (i) y Juan josé ibarretxe (d). EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Erakunde eta ordezkari politikoek, euskal gizartearekin batera, agur esan diote Carlos Garaikoetxeari Ajuria Enean

Carlos Garaikoetxea lehendakariaren hil-kapera 10:00etan zabaldu dute Ajuria Enea jauregian, eta lau orduz egon da irekita. Juan Jose Ibarretxe, Iñigo Urkullu eta Patxi Lopez lehendakariak bezala, Euskal erakunde eta talde politiko guzti-guztietako ordezkariak gerturatu dira Ajuria Enera, Garaikoetxeak egindako ekarpena aitortzera, baita Euskal Herriko hamaika lekutatik iritsitako herritarrak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X