Krisia Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSNrekin krisia 'itxitzat' eman du PSOEk, 'kostua' onartu arren

Oscar Lopezek azaldu duenez, Nafarroa egoera "eutsiezinean" dagoela da "garrantzitsuena", Barcina, Parlamentuko 50 aulkitatik 19 izanda, gobernatzen jarraitzen "tematuta" dagoelako.
Oscar Lopez
Oscar Lopez PSOEko Antolakuntza idazkaria. EFE

Oscar Lopez PSOEko Antolakuntza idazkariak astelehen honetan azaldu duenez, zuzendaritzak "itxitzat" eman ditu PSNrekin dituen ezberdintasunak, zentsura-mozioa dela eta, Yolanda Barcinaren Gobernua erortzea egiteko, baina "kostua" onartu du, eta Ferrazek Roberto Jimenezen zuzendaritzari emandako babesa azpimarratu du. Halaber, "aurre egingo" duela "konbentzituta" azaldu da.

Sozialisten "hirugarrenak" azaldu duenez, Batzorde Federalaren bileraren ostean, Nafarroa egoera "eutsiezinean" dagoela da "garrantzitsuena", Barcina, Parlamentuko 50 aulkitatik 19 izanda, gobernatzen jarraitzen "tematuta" dagoelako, "Bilduk babestuta".

“PSOEren mailan Nafarroarekin gaia itxita dago”, erantzun du, PSNko idazkari nagusiak jarraitzeko nahikoa babestuta dagoen galdetuta. Lopezek esan du “eztabaida” izan zela, baina Nafarroako sozialistek zuzendaritza federalaren erabakia obeditu zutela nabarmendu du.

PSOEko buruzagiaren ustez, “barne gaia konponduta2 dago, baina “erraza ez” zela izan azaldu du, eta “kostu” bat izan duela gaineratu du.

Barcinak Nafarroa "kale itsu batean" utzi du

Antolakuntza idazkariak adierazi duenez, "kezkagarriena" eskuinak "Nafarroa utzi duen bezala uztea, kale itsu batean" da, Barcinak Bilduz "baliatuz" "gobernatzen jarraitu ahal izateko".

"Orain Barcinak Bilduren botoek babestuta gobernatzen du", azpimarratu du Lopezek, eta Nafarroako presidenteak babes hori "oihuka" eskatu duela gaineratu du. Horrez gain, PSOEk hauteskundeak aurreratzea eskatzen jarraituko duela azaldu du, "ustelkeriaren gaitik haratago", "egoera eutsiezinean" dagoelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X