Venezuelaren aldeko elkarretaratzeak deitu dituzte Hego Euskal Herrian
Deialdia sare sozialen bidez zabaldu dute. Igande honetan egingo dituzte protestak, 12:30ean, Donostiako Boulevardean, Venezuelak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean eta Iruñeko Udaletxe plazan. Ordu erdi geroago, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan elkartuko dira. Besteak beste, EH Bilduk parte hartuko du bilkura horietan.
Hegoak plataformak Venezuelaren aldeko elkarretaratzeak deitu ditu igande honetarako Hego Euskal Herriko hiriburuetan.
Deialdia sare sozialen bidez egin dute. Igande honetan egingo dituzte protestak, 12:30etik aurrera, Donostiako Boulevardean, Venezuelak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean eta Iruñeko Udaletxe plazan. Ordu erdi geroago, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan elkartuko dira.
"Eraso inperialistarik ez. Venezuelak burujabetza. Venezuelar herriarekin bat" lelopean egingo dituzte bilkurak.
LABek igorritako ohar batean, Hegoak Plataformak iritzi dio "guztiz larria" dela azken orduetan enezuelan gertatutakoa.
"AEBko armadak Venezuelan gisa horretako eraso bat egiten duen lehen aldia da. Hori gutxi ez eta, Nicolas Maduro venezuelar presidentea bahitu eta herrialdetik atera dute, bere emaztearekin batera", salatu dute.
Hori guztia "neurrigabetzat" jo du Hegoakek, uste duelako ez dutela inolaz ere nazioarteko zuzenbidea errespetatu.
EH Bilduk iragarri du mobilizazioetan parte hartuko duela, eta Bilbokoan egongo dela, beste ordezkari batzuen artean, Igor Zulaika koalizioaren Nazioarteko Politika eta Harremanen arduraduna.
Bestalde, Jardun Koordinadorak arratsalderako egin du deialdia. Hain zuzen ere, 18:00etarako deitu ditu protestak lau hiriburuetan, "Prozesu bolivartarren defentsan, Venezuela tinko!" lelopean.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik