Urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dispertsioaren ondorioz 16 pertsona hil direla salatu du Etxeratek

Etxeratek agerraldia egin du gaur Donostian, “dispertsioa modu orokor, sistematiko eta kolektibo batean” aplikatzen hasi zirenetik 25 urte bete direnean.
Etxerat
Etxerat

Etxerat ETAko presoen senideen elkarteak salatu du “dispertsioaren ondorioz” 16 pertsona hil direla azken 25 urteetan. Horrez gain, presoak ikusi ahal izateko, senideek urtean 19.653 euro gastatzen dituztela kritikatu dute.

Etxeratek agerraldia egin du gaur Donostian, “dispertsioa modu orokor, sistematiko eta kolektibo batean” aplikatzen hasi zirenetik 25 urte bete direnean.

Patricia Belez eta Urtzi Errazkin bozeramaileek adierazi dutenez, Espainiako Gobernuak 1989. urtean adostutako neurri horrek “16 pertsona hil ditu”.

Elkarteak salatu duenez, dispertsioak ehunka istripu eragin ditu azken 25 urteetan eta, errepidean, bisitetatik joan-etorrian, 16 lagun hil direla esan du. “Istripu horiek ez dira kasualitatea, kausalitatea baizik”.

Etxeraten ustez, dispertsioak “eskubide urraketa bikoitza” dakar, “presoen eskubideak urratzeaz gain, senideen eskubideak ere urratzen dituelako”.

Senideak senide izateagatik “zigortu” egiten dituztela salatu du; “zigor fisikoa, zigor psikologikoa eta, gizarte alorrean, baita alor ekonomikoan zigortzen gaituzte; astebururo, batez beste, 1.500 bat kilometro egitera behartzen gaituen zigorra”.

Elkarteak gogora ekarri duenez, dispertsioa martxan jarri zen arte, euskal preso gehienak hiru espetxetan sakabanatuta zeuden: Carabanchelen emakumezkoak eta Alcala Meco eta Herrera de la Manchan gizonezkoak. 1989. urtean, hiru espetxetan egotetik 78 espetxetan egotera igaro zirela gogoratu du Etxeratek.

Elkartearen datuen arabera, lau dira Euskal Herriko espetxeetan dauden euskal presoak. Horrela, egun, espetxean dauden 491 presoak Espainiako 51 espetxetan eta Frantziako 27tan daude.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X