Cañetek barkamena eskatu, eta berdintasunean sinesten duela esan du
Miguel Arias Cañete PPren Europako hauteskundeetarako hautagaiak barkamena eskatu du nagusitasun intelektual eta matxismoari buruz egindako adierazpenengatik, eta ez zuela egoki jokatu eta emakumeen eta gizonen berdintasunean sinesten duela azpimarratu du.
Cañetek Copen egindako elkarrizketan itxi nahi izan du aurreko astean hasitako polemika. Buruzagi popularrak, Antena3n egindako elkarrizketa batean, esan zuen "oso zaila" dela emakumeekin eztabaidatzea, eta iradoki zuen ez zuela "nagusitasun" intelektuala erakutsi nahi izan Elena Valenciano hautagai sozialistarekin izan zuen aurrez aurrekoan "matxista" irudia ez emateko.
Hautagai popularrak esan du "inola ere ez" dela matxista, eta "batzuek" bere irudi "okerra" zabaldu nahi dutela. Hala eta guztiz ere, barkamena eskatu du inor irainduta sentitu bada ere.
Gaur arte zergatik itxaron duen galdetuta, Cañetek esan du "audientzia handiko" hedabide batean eskatu nahi zuela barkamena, ez mitin batean.
"Egia da gaizki adierazi nuela esan nahi nuena", berretsi du hautagai popularrak. Hala ere, ukatu egin du PPk isilik egoteko agindu diola adierazpen polemikoak egin zituenean.
Adierazpen horien ondorioz Europar Batasuneko komisario izateko aukerarik gabe geratu ote den galdetuta, Cañetek erantzun du hauteskundeak irabazteko helburua soilik duela buruan.
Nazioarteko prentsak Cañeteren adierazpen polemikoak izan ditu hizpide gaurko aleetan, eta oso kritika gogorrak jaso ditu.
Valencianok Cañeteren barkamena onartu du, "berandu" iritsi arren
Elena Valenciano Europako hauteskundeetarako PSOEko hautagaiak Miguel Arias Cañete PPko zerrendaburuaren barkamena onartu du, nahiz eta "berandu" eta "gogorrean" iritsi.
Arazoa, Valencianoren ustez, ez da Cañetek esan zuena, pentsatzen duena baizik, “XXI. mendeko politikarekin bateragarria ez den pentsamendu politikoa duelako”.
Valencianoren hitzetan, ez da Cañatek era horretako komentario "matxista eta iraingarria" egiten duen lehen aldia.
Valencianok adierazi duenez, Cañete hainbat mendetan emakumeei "horrenbeste min" egin dien estereotipoarekin bat dator.
Albiste gehiago politika
PP eta Sumar hartuko ditu gaur lehendakariak, bilera-sorta hasteko
Euskal agendako gaiak Legebiltzarreko alderdiekin aztertu nahi ditu Imanol Pradalesek. Goizeko 09:00etan Javier de Andresekin bilduko eta, ondoren, Jon Hernandez hartuko du.
Talde israeldarra Vueltatik kanporatzearen aldekoa dela esan du Albaresek
Ukraina inbaditzeagatik Errusia kirol-lehiaketetatik kanporatu izana adibide gisa jarri du Espainiako Atzerri ministroak.
Auzitegi Nazionalak Nafarroako Parlamentuari 'Koldo auzia'-ri buruzko informazioa ukatu dio, "izaera erreserbatua" duelako
Ismael Moreno epaileak azpimarratu duenez, Prozedura Kriminalaren Legearen arabera, "sumarioko eginbideak isilpekoak izango dira eta ez dira publikoak izango ahozko epaiketa hasi arte".
Ernai irailaren 14an mobilizatuko da, Donostian, independentziaren alde
Kontxako Banderako estropaden finalarekin bat eginez, gazte antolakundeak independentziaren aldeko "beste bultzada bat" ematearen alde egingo du.
"Genozidak" eta "Hamas, hil itzazu" dioten pintaketak egin dituzte Gasteizko komunitate judua oroitzeko eskulturan
Atzo agertu ziren pintaketak, Judimendi auzoko aintzinako hilerri juduaren omenez jarritako eskulturan.
Aburto: "Min izugarri handia ematen dit Bilbo ordezkatzen ez duen taldetxo baten irudiak ikusteak"
"Bilbo solidario eta bakezale baten irudia eskaintzeko aukera izan genuen atzo", deitoratu du Bilboko alkateak. "Indarkeria erabiltzea eta txirrindulariaren bizia bera ere arriskuan jarri… Ez, ez eta ez", azpimarratu du.
Polemika, urte judizialaren hasiera ekitaldira begira: Garcia Ortiz bertan izango da; Feijoo, ordea, ez
Elkarteen ustez, "erabat ezohikoa" da Auzitegi Gorenak auzipetutako fiskal nagusia bertan izatea, eta PPren buruak iragarri du ez dela ostiraleko ekitaldira joango, "Erregearen aurkako talka instituzionalaren alde" ez egitearren.
Parisen Zelenskirekin eta beste buruzagi batzuekin biltzekoa zen Sanchez, baina hegazkinak matxura izan du eta ezin izan da joan
Sanchez bideokonferentziaz konektatuko da 'boluntarioen koalizioko' buruzagien bilerara. Errusiarekin su-eten akordioa lortuz gero Ukrainari helarazi beharreko segurtasun bermeei buruz hitz egitea da helburua.
Pradales: "Protestak gizalegearen kontrako ekintza bihurtzea ez zen eraikitzailea izan"
RNEn egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak atzo Bilbon izandako istiluak deitoratu ditu. Haren hitzetan, zilegi da protestatzea, baina inoren segurtasuna arriskuan jarri gabe.
Chivite, Senatuko ikerketa batzordean agerraldia egiteko PPren eskaeraren aurrean: "Joan egingo gara"
Popularrek Nafarroako Gobernuko presidentea deitu nahi dute 'Koldo auzia'ren adar guztiak aztertzeko Senatuan egingo den ikerketa-batzordera.