PINTAKETAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Genozidak" eta "Hamas, hil itzazu" dioten pintaketak egin dituzte Gasteizko komunitate judua oroitzeko eskulturan

Atzo agertu ziren pintaketak, Judimendi auzoko aintzinako hilerri juduaren omenez jarritako eskulturan. 

Pintaketak eskulturan. Argazkia: EITB Pintaketak eskulturan. Argazkia: EITB

Yaël Artsi-Moyal artista israeldarraren 'Elkarbizitza' obran pintaketak agertu ziren atzo: "Genozidak", "Hamas, hil itzazu" eta "Gora Palestina" hitzak idatzi dituzte eskulturaren alde banatan. Komunitate juduaren omenez jarritako artelana da, Judimendi auzoan, aintzinako hilerri judua zegoen lekuan. 

Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, Kultura Sailak eta garbiketa-zerbitzuek egoera aztertu ondoren, kanpoko enpresa bati esleituko zaio obra bere onera ekartzeko lana. Bitartean, itxi egingo dute ingurua. 

2004an jarri zuten eskultura. Irekita dagoen liburu baten irudia da, Jerusalemeko granitoz egindakoa: hiru metroko altuera du eta 46 tona pisatzen ditu. Isaiasen liburuko aipu bat du idatzita, hebreeraz, euskaraz eta gazteleraz. 

Zure interesekoa izan daiteke

arnaldo otegi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian

EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X