Gure Esku Dagok Euskal Herria zeharkatuko du gaur eskutik helduta
Gaur, igandea, Gure Esku Dago plataformak Durango (Bizkaia) eta Iruñea (Nafarroa) erabakitzeko eskubidearen alde lotuko dituen giza-katea gauzatuko du, 100.000 pertsona baino gehiagoren parte-hartzearen bidez.
Urtebete baino gehiago igaro da Gure Esku Dago ekimena aurkeztu zutenetik, iazko maiatzaren 25ean, antolatzaileek Gure Esku Dago giza-katea egiteko arrazoiak eman zituzten: "ekimen ugari sortu izan dira erabakitzeko eskubidearen inguruan. Horren harira, 'Gure Esku Dago' dinamikak horien guztien topaleku izan nahi du". Horretarako, honako hiru ardatz hauek oinarri hartuko zituztela azaldu zuten: "Euskal Herria nazioa da, erabakitzeko eskubidea du, eta herritarrak protagonistak dira".
123 kilometroko luzera izango du kateak, eta Gure Esku Dago plataformak iragarri moduan, katearen bukaera Iruñeko Antoniutti parkean izango da, eta Durangoko Landako Gunean hasi (edo bukatu). 12:00etan ekingo diote kateari, baina bi ordu lehenago parte hartzaile guztiek euren tokian prest egotea eskatu dute antolatzaileek.
Angel Oiarbide Gure Esku Dagoren bozeramaileak festarekin bat egitera deitu ditu herritarrak. Hala, oraindik metroa erosi ez dutenei festa-guneetara jotzera deitu ditu, alegia, Iruñera, Etxarrira, Lazkaora, Bergarara edo Durangora, garraio publikoa erabilita.
Angel Oiarbide erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduko ordezkariak Euskadi Irratian azaldu zionez, ez dute alderdi politikoen inplikazioa nahi izan ekimenean, "norbanakoena" baizik, horrela mugiaraziko baitituzte erakundeak eta alderdi politikoak, Oiarbideren esanetan.
Idiazabaldarrak argi utzi nahi izan du Gure Esku Dago ekimenean sentsibilitate desberdinak dituzten pertsonak daudela. Horren harira, Ezkerraldeko adibidea jarri du, bertan "PSE-EEko eta CCOOko jendea parte hartzen" ari baita ekimenean, zeren erabakitzeko eskubidearena "ez da aldarrikapen abertzalea, demokratikoa baizik".
Antolatzaileen arabera, honako hauek dira partehartzaileetako batzuk: Xabier Euzkitze (kazetaria); Jose Luis Uriz (PSC); Anjel Alkain (aktorea eta umorista); Kirmen Uribe (idazlea); Andoni Ortuzar (politikaria); Pirritx, Porrotx, Marimotots (pailazoak); Onintza Enbeita (bertsolaria); Pello Urizar (politikaria); Joseba Egibar (politikaria); Gemma Zabaleta (politikaria); Beñat Gaztelumendi (bertsolaria); Maddalen Iriarte (kazetaria); Garbiñe Espejo (CCOOko kidea); Amets Arzallus (bertsolaria); Adolfo Muñoz (ELAko idazkari nagusia); Arbizu Amaia Muñoa (ELAko kidea) eta Pantxoa Karrere (abeslaria).
Eusko Jaurlaritzak ez du giza-katean parte hartuko, baina "begi onez" ikusi du alderdietako ordezkariek norbanako gisa parte hartzea, Josu Erkoreka bozeramailearen esanetan. Jeltzaleak ekimena goraipatu zuen, "gizartetik" ateratzen delako, eta "adierazpen eta manifestazio askatasuna era kolektiboan bideratzen duelako".
Diasporako euskal herritarrek ere ekimenarekin bat egin dutela adierazi du Oiarbidek, eta, ildo horretan, munduko hainbat hiritan Gure Esku Dago mugimenduak sortu direla azaldu du. Gaur giza kateak egingo dituzte hainbat tokitan, tartean Mexikon, Sydney hirian, La Platan, Buenos Airesen, Boisen eta New Yorken. ''Batek baino gehiagok esan digu 'basque connecting' eguna izango dela'', gaineratu du.
Garraio publikoa
Garraio publikoko zenbait zerbitzuk baliabideak areagotu dituzte espero den jende oldea erraztasunez mugitzeko. Ildo horretan, Pesak, Renfek, EuskoTrenek eta Villavesak zerbitzuak indartu dituztela nabarmendu du.
Gainera, Gure Esku Dagok 900 autobus jarri dituzte martxan eta 2.500 boluntario izango da dira 123 kilometroko ekitaldian.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.