Giza katea 'propaganda egiteko muntaia da', Barcinaren ustez
Yolanda Barcina UPN eta Nafarroako presidentearen ustez, Durango eta Iruña 123 kilometrotan elkartu dituen giza katea "propaganda egiteko muntaia da", eta ez da "berenezkoa" edo "askatasunarekin erlazionatutakoa".
"Giza katea bultzatu zutenek irribarre egin arren, Tomas Caballero edo Jose Javier Mugicaren erailketak justifikatu edo horien aurrean mutu geratu zirenak dira", esan du Barcinak bere alderdiaren asanblada orokorrean (biak, UPNren zinegotziak, ETAk hil zituen).
Biktima guztien memoria beti defendatuko dutela nabarmendu ostean, ziurtatu du inoiz ez direla joango "mutu geratu zirenekin, edo isilik egon zirenekin".
PPk "errespetatu" egiten du
Javier de Andres ahaldun nagusiak (PPko kidea da), bere aldetik, ekimenaren bultzatzaileekiko eta bertan parte hartu dutenekiko "errespetua" adierazi du, baina zehaztu du "bilguneak" bilatu eta mugak gainditu behar direla, pertsonak alderatzen dituzten muga berriak eraiki beharrean.
De Andresek esan du bakoitzak nahi duen moduan adierazi ahal duela bere burua, eta edozein iritzia errespetatzen duela nabarmendu du. Dena dela, azpimarratu du errespetagarria dela, halaber, "gaur egun gauza desberdinak egiten ari garenon eta elkarren arteko ulermena era desberdin batean errespetatzen dugunon iritzia, beste ehun milaka pertsonen iritzia, alegia".
"Umeak ari dira erabiltzen"
Polizia Nazionaleko agente batzuek, halaber, salatu dute giza katean egon diren zenbait parte-hartzailek ume txikiak erabili dituztela euren lana oztopatzeko.
Iturri horien arabera, Iruñean behintzat, eta giza katean zeudenak zirkulazioa ixten saiatu direnean (debekatuta zegoen hori egitea), Poliziak ikusi du helduen artean ume txikiak zeudela, 2 eta 3 urtekoak ere, eta ondorioz agenteek euren lana egiteko zailtasunak zituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri