PPk independentzia nahi ote duen argitzea eskatu dio EAJri
Nerea Llanos EAEko PPko idazkari nagusiak Euskadirentzat duen proiektua independentzia ote den argitzeko eskatu dio EAJri.
Radio Popular irrati katean egindako elkarrizketa batean, Llanosek hizpide hartu du atzo erabakitzeko eskubidearen alde Durango eta Iruñea lotu zituen giza katea, eta erabakitzeko eskubidea, "berez", herritarrek hauteskunde guztietan gauzatzen dutela adierazi du.
EAJko hainbat burukidek giza katean parte hartu izana ere aztertu du: "Bilduk argi eta garbi esaten du [independentziaren aldekoa dela], baina atzo EAJ ere bazegoen [giza katean], jeltzaleak Bilduri eta Kataluniari begira daude, eta euren proiektua zein den zehaztu behar dute; horregatik proposatu dugu Legebiltzarrean saio monografikoa egitea".
EAEko PPko popularren idazkari nagusiak "errespetatu" egiten du atzoko mobilizazioa, baina "gehiengoa" ez dela independentziaren aldekoa iritzi dio.
Nerea Llanosen ustez, alderdi jeltzalean EH Bilduren estrategiak "baldintzatuta" eta "iraganera" begira daude.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri