Ares: 'Zorionez, aro ilun hau atzean utzi dugu'
Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkari eta Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburu ohiaren esanetan, "zorionez" atzean geratu da "erakunde batek hilketak egiten zituen eta beste batzuek hori txalotu egiten zuten garaia".
Hitz horiekin, buruzagi sozialistak hizpide hartu du Tomas Madina ETAko ustezko kidearen atxiloketa. Patxi Lopez lehendakari ohiaren eta Ares beraren aurka atentatua egiteko asmoa omen zuen ETAko ustezko kidea da hori.
Hori horrela, atxiloketak "bi gauza" ekarri dizkiela gogora azaldu du Aresek: "Batetik, duela gutxi herrialde honetan helburu politiko batzuentzat oztopo zirenak hiltzen zituen erakunde bat izan dela; eta, bestetik, beste batzuek hori txalotu egiten zutela".
"Zorionez, aro ilun hori atzean utzi dugula ere ekarri digu gogora", gaineratu du.
Ares "harro" agertu da Patxi Lopezen Eusko Jaurlaritzako kide izan delako, "terrorismoaren basakeria iraganeko amesgaiztoa izaten lagundu" zuelako.