Jendetza Baionan,presoen eskubideen eta bakearen aldeko manifestazioan
Milaka eta milaka pertsonak parte hartu dute Baionako kaleetan bake prozesuaren alde urratsak emateko eta presoen eskubideak errespetatzea eskatzeko egin den manifestazioan. Bake Bidea plataformak antolatutako martxak gisa honetako ekimen batek inoiz lortutako babesik handiena lortu du.
Manifestazioa 17:00etan abiatu da Lapurdiko hiriburuko Lauga kiroldegitik, eta bertan 8.000 lagunek parte hartu dute manifestazioan, antolatzaileen arabera.
Amaieran, Isabelle Pargadek eta Peio Ospitalek hartu dute hitza. Hasteko, euskal iheslariek eta preso politikoek gatazkaren konponbiderako egindako ekarpena txalotu dute. Segidan, gaurko manifestazio jendetsuaren balorazioa egin dute, eta gaurkoa bakerako eta gatazkaren konponbiderako pauso bat gehiago dela azpimarratu dute. Azkenik, Frantziako estatuari dei egin diote gatazkaren konponbidean engaia dadin.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ohar bat kaleratu du, eta horren arabera, "adierazpenetik haratago urrats erabakigarria egiteko garaia da. Makurkeria alboratu eta luzamendu gehiago gabe sakabanaketa eta espetxe politika honekin amaitzeko erabakitasunarena". Bide horretan, eragile politikoei eta erakundeei "erabaki politiko-instituzionalak" hartzeko dei egin die. Halaber, herriari mobilizatzeko eskatu diote "presio bideak garatzeko" eta oinarrizko eskubideen urraketarekin amaitzeko.
EPPKren esanetan, "Giza eskubideak, konponbidea, bakea erreakzioak segida eskatzen du. Euskal Herriratze eskabideek erantzun positiborako espazioa soilik izan behar dute". Bestalde, gatazkaren ondorioen atal guztiak arrakastaz garatzeko eta konponbideari ateak irekitzeko dinamika horrekin jarraitzea ezinbestekoa dela adierazi du kolektiboak.
Amaitzeko, EPPK-k bere erabaki guztiak berresten dituela adierazi du. "Gure posizio politiko berriak ibilbide emankorra eskaintzen duela sinetsita gaude", gaineratu du.
Gabi Mouesca EPPK-ko ordezkariak lehen balorazioa egin du manifestazioaren amaieran, eta gaurko martxa "historikotzat" jo du "agerian geratu den aniztasun politikoagatik".
Bestalde, gaurko egunean François Hollande Frantziako presidenteari dei egin diote espetxe politika aldatzeko eta presoen eskubideak babesteko.
Inoizko batasun irudirik handiena
Giza eskubideak, bakea, konponbidea lelopean abiatutako martxak Ipar Euskal Herriko ordezkari politiko gehienen babesa jaso du, eta 200 hautetsi baino gehiagok parte hartu dute bertan; tartean, erregioak Frantziako Kongresuan eta Senatuan dituen sei ordezkarietatik bost. Manifestazioak Ipar Euskal Herrian instituzioek sekula eman duten sostengurik handiena lortu du.
Horren moduko ekimen batek inoiz lortutako babesik handiena lortu du Bake Bideak deitutakoak.Babesa agertu dioten politikari batzuk:Sylviane Alaux Frantziako Alderdi Sozialistako diputatua, Pirinio Atlantikoetatik; Colette Capdevielle Frantziako Alderdi Sozialistako diputatua, Pirinio Atlantikoetatik; Jean Lassalle MoDem alderdiko diputatua, Pirinio Atlantikoetatik; Frederique Espagnac PSFren senataria Pirinio Atlantikoetatik eta Jean Jacques Lasserre MoDem-eko senataria Pirinio Atlantikoetatik. Azken orduan, Jean Ziegler Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Giza eskubideen komite kontsultatiboko lehendakariordeak ere babesa eskaini dio manifestazioari.
Manifestazioarekin bat egiteaz gain, Aieteko bideari ekin behar zaiola azpimarratu zuten orain dela aste pare bat agerraldi bat egindako hautetsiek. Frantziako eta Espainiako estatuek prozesua blokeatu dutela azpimarratu ondoren, blokeo egoera gainditu eta urratsak emateko eskatu zuten.
Halaber, presoen eskubideak errespetatzea eskatu zuten; alegia, gaixorik dauden presoak aske uzteko, espetxe-politika aldatzeko...
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.