Talde errepublikanoek manifestazioa egingo dute ostegunean, Donostian
Gipuzkoako errepublikanoen elkarteek manifestazioa deitu dute ostegunerako Donostian, Ezker Anitza-IU eta ESK alderdi eta sindikatuekin batera. Deia Felipe VI.aren koroatzearen aurka protesta egiteko egin dute.
Besteak beste, Equo, Iratzarri-EKI, PCE-EPK eta CGT sindikatu eta alderdiek deitu dute manifestazioa. Prentsaurrekoan azaldu dutenez, protestaren helburua "monarkiaren amaiera eskatzea eta Estatuko herritarrek eta herriek etorkizuna erabakitzeko aukera izatea" da.
Manifestazioa 19:00etan hasiko dute Donostiako Boulevard Zumardian, eta hainbat talde errepublikanok hartuko du parte bertan: Oarsoaldeakoak, Donostiakoak, Irungoak, Andoaingoak eta Tolosakoak; Antikapitalistak; Gorripidea; Iratzarri-EKI eta gobernuz kanpoko hainbat koletiborekin batera. Protestarekin bat egiteko epea zabalik dago oraindik.