Masek referenduma egiten ez badu, Rajoy harekin bilduko da
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, “ez dago aldaketarik Kataluniaren egoeraren inguruan, Artur Mas Generalitateko presidenteak Konstituzioaren aurkako kontsulta defendatzen jarraitzen baitu”. Hala ere, Masek referenduma bertan behera utziko balu, berarekin bilduko litzatekeela adierazi du Rajoyk.
Poloniako Gdansk udalerritik aritu da Rajoy Kataluniaren egoerari buruz, Donald Tusk Poloniako lehen ministroarekin izango duen goi-bilera baino lehen.
Hedabideetan argitaratutako inkesta batean azaldu denez, Kataluniako herritarren gehienek Espainiako Gobernuaren keinuren bat nahi dute. Baina horren harira Espainiako presidenteak esan du ez dela ezer aldatu, eta berak ez duela utziko referendum ilegal bat egiten, ezta nazioaren subiranotasuna apurtzen ere. Hortik aurrera, egin nahi diren planteamendu guztiak entzuteko prest omen dago. "Baina planteatu diguten bakarra hori da. Eta beste inork beste ezer planteatu nahi badu, egin dezala. Baina orain arte mahai-gainean jarri duten bakarra referenduma deitzea izan da, eta hitz egin gabe, modu unilateralean", gogoratu du Rajoyk.
Ondoren Masi zuzendu zaio: "Mundu guztiak esan dio Mas jaunari referenduma ilegala dela. Eta orain ez egiteko prest badago, nik entzungo diot. Beti egon naiz entzuteko prest, baina bere nahia bada besteok berak nahi duena egitea, oso zaila izango da. Kontuan hartuta, gainera, ilegala dela ".
Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi du berak eta espainiar gehienek oso argi dutela: Konstituzioa errespetatu behar da eta bereziki Konstituzioaren mamia, hau da, subiranotasun nazionala. "Espainia nazio bat da eta ez nago prest nazio izateari utz diezaion. Ni presidente naizen bitartean ez da halakorik gertatuko", gaineratu du.
Auzitegi Konstituzionalak eta Kongresuak referenduma ezin dela Katalunian egin esan ostean, Katalunian berritasunik ez dagoela esan du Rajoyk, eta berak legeak beteko dituela eta betearaziko dituela gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.