ALDAKETA PSOE-N
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSOEko hautagaiek eztabaida irekia egingo dute astelehenean, Ferrazen

Uztailaren 13an, militante guztiek aukeratuko dute PSOEko buru berria.
psoe krisia hautagaiak pedro sanchez madina perez tapias EFE
psoe krisia hautagaiak pedro sanchez madina perez tapias EFE

Pedro Sanchez, Eduardo Madina eta Jose Antonio Perez Tapias PSOEren idazkari nagusi izateko hiru hautagaiek eztabaida irekia egingo dute astelehenean, uztailak 7, Madrilen, Ferraz kaleko egoitzan. 13:00etan izango da hitzordua.

Hautagaietako bakoitzak bere alderdi eredua eta proposamenak aurkeztuko ditu lehenik, 10 minutuko agerraldian. Ondoren, bertara bildutako publikoaren galderei erantzungo diete.

Aurreikuspenen arabera, 100 lagun izango dira Ferraz egoitzan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X