Albiste dira
Eraginen trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Matas espetxeratuko dute Gobernuak indultua errefusatu eta gero

Era berean, Baltasar Garzonek, Jose Maria Ortega Canok, Julian Muñozek eta Angel Carromerok eskatutako indultuak ez ditu onartu Exekutiboak.
Jaume Matas Balearretako presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE
Jaume Matas Balearretako presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE

Jaume Matas Balearretako presidente ohiak bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra bete beharko du eraginen trafikoagatik. Kartzela saihesteko indultua eskatu zion Matasek Espainiako Gobernuari, baina eskakizuna atzera bota du gaur Exekutiboak.

Era berean, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaile ohiak, Jose Maria Ortega Cano toreatzaileak, Julian Muñoz Marbellako alkate ohiak eta Angel Carromero PPko Nuevas Generacionesen buruzagiak eskatutako indultuak ez ditu onartu Gobernuak.

Diskurtsoak idazten zizkion kazetari batek diru publikoa legez kanpo jasotzeko bidea erraztea leporatu zioten Matasi. Palmako Auzitegiak espetxeratzeko agindua bertan behera utzi zuen urte hasieran, indultuaren erabakiaren zain.

Lehen auzialdiko epaitegiak sei urteko kartzela-zigorra ezarri zion Palmako Auzitegian, baina Gorenak bederatzi hilabetera murriztu zuen. Palmako Auzitegiak sententzia nola beteko den zehaztuko du datozen egunetan, Balearretako Auzitegi Nagusiak baieztatu duenez.

Ingurumen ministro ohiak noiz eta non beteko duen zigorra erabakiko du orain aretoak. Era berean, Matas funtzionario-eroskeriagatik zigortu zuten, baina ez zioten espetxe-zigorrik ezarri, 9.000 euroko isuna baizik.

Gainera, Matas ustezko ustelkeriako hainbat prozesu judizialetan inputatu dute, besteak beste, Noos auzian. Jose Castro epaileak prebarikazio administratiboa, diru publikoak bidegabe erabiltzea, administrazioari iruzurra eta eraginen trafikoa delituak egotzi zizkion.

Balearretako presidente ohiak ez du erabakiaren aurkako helegitea aurkezteko aukerarik, iturri judizialek errepikatu dutenez. Horrela, Palmako Auzitegiak erabakia berretsi, kartzelan sartzeko epe bat ezarri eta zigorra betetzeko espetxea zehaztu beharko du datozen egunetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X